Olaran okindegia, Y&S harriak eta osagarriak, Itoiz, Amalur ekodenda, Zubeldia harategia eta Goenaga aholkularitza dira Lagunkoia zigilua lortu dutenak 2018an

Tokiko merkataritzari bultzada emateko eta laguntzeko Udalak babesten duen ekimen onek bezero eta adineko pertsonekiko lagunkoitasuna lortu duten establezimenduak nabarmendu nahi ditu

Tokiko ekonomia indartzeko eta herriari nortasun propioa ematen dion merkataritza bultzatu eta sustatzeko helburuari eutsiz, udal gobernuak egitasmo honekin bat egin zuen duela hiru urte. Honela, merkataritzari zerbitzu gehigarri hau eskainiz adineko herritarren ongizatean ere eragitea lortu nahi da. Urtez urte, udalerriko merkatari eta establezimenduak zigilu hau lortzeko tailerretan parte hartzen dute euren establezimenduak adineko bezeroen beharretara egokitzeko eta hauei zuzendutako arretari buruzko aholkularitza jasotzeko.

2018an Beasainen burututako hezkuntza tailerretako saioen ondoren, sei establezimendu gehiago dira “Establezimendu Lagunkoia” zigilua lortu dutenak: Olaran okindegia, Y&S harriak eta osagarriak, Itoiz, Amalur ekodenda, Zubeldia harategia eta Goenaga aholkularitza. Zigiluak, Beasaingo Udaleko merkataritza zinegotzia den Enkarni Arrietaren eskutik jaso dituzte gaur udaletxean egindako ekitaldian. Honekin batera, ekitaldian abanikoak eta lupak banatu zaizkie dendariei bezeroek erabilgarri izan ditzaten.

 Adineko bezeroei zerbitzu hobea eskaintzea helburu

Establezimendu Lagunkoiak, Euskadi Lagunkoia programaren barruan aurkitzen den egitasmoa da. Adineko pertsonak kontsumitzaile handiak izanik, gertuko merkataritza txikira jotzen dute zerbitzu ona leialtasunez sarituz. Askok ordea zailtasunak dituzte establezimendu bat bisitatzerakoan eta arreta pertsonalizatua eskatzen dute.

Ondorioz, Establezimendu Lagunkoia programa hezkuntza-kanpaina bat da eta, aholkuen bidez, kostu txikiko edo kosturik gabeko jardunbideak proposatzen ditu enpresei adineko bezeroak erakartzen laguntzeko.

Ekimen honen helburua dendak lagunkoiagoak izan daitezen lortzea da, eta toki horiek adinekoen beharretara egokitzeko prozesuan aurrera egitea, adinekoek bizi diren ingurunean ahalik eta modurik autonomoenean bizitzen jarrai dezaten eta ongizate hobea izan dezaten.

Honetarako Matia Fundazioko teknikari batek tailerra ematen die  (ordu eta erdikoa izaten da berau) zigilua lortu nahi duten merkatariei udaletxeko batzar aretoan eta bertan adinekoei edo hauetako arazoren bat dutenei (Mugikortasun-galera, ikusmenaren murrizketa, entzumenaren murrizketa eta narriadura kognitiboa) establezimenduan beraien beharretara egokitzeko aholkuak ematen dizkie eta ondoren establezimendu bakoitzak galdetegi bat betetzen du. Galdetegi hori Matiako teknikariak aztertzeko eramaten du eta emaitzen arabera “Lagunkoia zigilua” ematen zaio establezimenduari.

Oraingo honetan zigilua jaso dutenak 2017an Beasainen zigilua lortutako establezimenduak hauei gehitu zaizkie; Ingar arraindegia, kux-kux arropa-denda, Mirari mertzeria, Pergola lentzeria, Zuretzat lentzeria, Eguzki inprimategia, Jauregi optika, Nagusi optika, Kilimak jostailu-denda, Orki arropa-denda, Arantzazu autozerbitzua, Mujika txirrinduak, Xalo arropa-denda, Andreak arropa-denda eta Generali aseguruak.

Guztiek dendaren ate edo erakusleihoan jarrita izango dute Establezimendu Lagunkoia zigilua bezeroek ikusgai izan dezaten. 

Lagunkoia zigilua20190221 1Abanikoak eta lupak jaso zituzten dendariek