Otsaileko bertako produktuen azoka hilaren bian izango da. Bertako eta garaian garaiko barazki ugari erosteko aukera izango dute hara gerturatzen direnek. Negu garaiko barazkiak dira garai honetako protagonistak eta hauek erosi ahal izango dira, besteak beste, azak, azaloreak, lonbardak, brokoliak, romaneskuak, zerbak, ziazerbak, porruak eta eskarolak. Barazkiez gain, ohi bezala eztia, gazta, gozoak, haziak, loreak, ogia, txerrikia eta arrain kontserbak ere izango dira salgai. Bestalde, erosketak egiteko poltsak eta azokan erositako produktu horietako batzuk erabilita egin daitezkeen zenbait errezeta jasotzen dituen liburuxka ere banatuko da azokako erosleen artean.

Tailerraren atalean, haurrek “elurrezko panpinak” egiten ikasteko aukera izango dute 11:30etik aurrera. Horretarako, ume bakoitzak galtzerdi bat ekarri beharko du tailerrera.

Azoka girotzeko, egitarauan Loinatz Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-joleak izango dira azokan eta herriko kaleetan.

Larunbat honetako egitaraua hau izango da:

10:00 Bertako produktuen azokaren hasiera.              

11:30 Haurrentzat “Elurrezko panpinak” egiteko tailerra. Ume bakoitzak bere galtzerdia ekarri beharko du.

12:30 Loinatz Musika Eskolako trikitilari eta pandero-joleek kaleak eta azoka

girotuko dituzte.  

13:30  Azokako produktuez osatutako 2 saskiren zozketa azokan erosketak egindakoen artean.  

14:00 Bertako produktuen azokaren amaiera.

Hileko lehen larunbateko azoka berezia, duela ia bi urte Udal gobernuak martxan jarritako egitasmo berria da eta honen helburua, bertako ekoizleen eta baserritarren lana balioan jarri eta garaian garaiko produktuen kontsumoa areagotzea ez ezik, kontsumitzaileak azokara erakartzea ere bada. Horretarako azoka dinamizatzeko ekintza ezberdinez osatutako egitaraua antolatzen da hilero.

elurrezko panpina tailerra