Aitor Aldasoro alkatearen bisita eta lore sorta jasota familiartean ospatuko du bere 104garren urtebetetzea

Berezkoa duen pozarekin, gogotsu eta buruz argi. Horrelaxe hartu du gaur Emiliana Garciak alkatearen bisita bere etxean. 1915eko urtarrilaren 8an jaio zen Pradoluengon (Burgos) eta  duela berrogei urte pasata etorri zen Beasainera bizitzera. 98 urte dituen Vicente Vega senarrarekin eta familiaz inguraturik ospatuko du urte betetze eguna. Emiliana urte gehien dituen herritarra da. Bejondeizula eta horrelaxe jarraitu Emiliana!

Emiliana Aitor 104Emiliana Aitor Aldasoro alkateak emandako lore sorta jasotzen bere 104garren urtebetetzean