Udalak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren harira, indarkeria mota honen aurka borrokan jarraitzeko bere konpromisoa berretsi du

Beasaingo elkarte eta berdintasun saileko arduradunek egun honen inguruan antolatutako ekitaldiak aurkeztu dituzte

Azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta Beasaingo Udalak indarkeria mota honen larritasuna agerian utzi nahi izan du beste behin eta honen aurka beharrezkoak diren neurriak hartzeko eta baliabideak jartzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Gizarte osoa arazo honetaz jabetzea,, sentsibilizatzea eta beharrezkoa denez konponbidea ematen jarraitzeko esparru guztietan esku-hartzea ezinbestekoa dela adierazi du Nekane Zaldua berdintasun saileko zinegotziak eta horretarako, prebentzioa, detekzioa, arreta, babesa, koordinazioa, justizia eta erreparazioa bideratuko duten jarduerak planteatzen jarraituko dutela azpimarratu du.

 Bide batez, Beasaingo Udalak, Eudelek kaleratutako adierazpenarekin bat egiten du. Udaletan plan eta neurri estrukturalak hedatzen eta hobetzen jarraitzeko konpromisoarekin eta indar politiko guztien eta erakundeen arteko elkarlanaren bitartez emakumeen aurkako indarkeria gizartetik desagerrarazten aurrera egiteko.

Egitarauaren antolakuntzan Udaleko berdintasun sailaz gain, Berdintasun foroa, Jatorkin, Oriako lamiak, herriko ikasleak eta Asmubek parte hartu dute.

Ikus egitaraua