Zer da? Emakumeok prestakuntza jasotzeko, hausnartzeko eta elkarrekin egoteko dugun gune bat da, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa eskuratzeko prozesuan, aurrera egiten lagunduko diguten gaitasunak ikasi eta garatzeko espazioa, alegia.
NORI ZUZENDUTA: 16 urtetik gorako edozein emakumeei.
Imajinazioari bide emango diogu arte teknika eta erraminta desberdinak ezagutuz. Esperimentazio saio hauetan, norberaren ongizatea eta plazera uztartuko ditugu sormena lagun dugularik. Zerbait ikasiz modu goxo eta entretenigarrian. Bideak izango du garrantzia gehien. Banakako zein taldeko ariketak burutuko ditugu horretarako.
Animatu parte-hartzera eta disfrutatu kolore eta formez!