Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Kirola -
X. BEASAINGO MENDI ASTEA: Arrastaka eta Aizkorri Mendizale elkarteak
Osteguna, 09. Azaroa 2017, 19:30
Esta repetición es una excepción del patrón normal de repeticiones
Kontaktua: ARRASTAKA Mendi Kirol Elkartea eta Aizkorri Mendizale Elkartea

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Kokapena: Igartzako jauregian
Arrastaka Mendi Taldeak eta baita Aizkorri Mendizale Elkarteak ere, egin dituzten ekintzen inguruko ikusentzunezko bana eskainiko digute. Arrastaka Mendi Taldearen ikusentzunezkoa “Ekintzaz Betetako Urtea Mendian" izenekoa izango da. Arrastaka Mendi Taldeko kideek egindako igoera, ikastaro, eskalada eta zeharkaldi ezberdinen errepasoa izango da. Aizkorri Mendizale Elkarteak berriz, "Vignemale. 40 urte eta gero. 1976-2016" izeneko ikusentzunezkoa eskainiko digu. 1976an Vignemalen gertatutako istripuan bizia galdu zuten Jose Luis Orbegozo azpeitiarraren, Fernando Terradillos ordiziarraren eta Sebastian Sanchez beasaindarraren omenez eta oroimenez, 2016an egindako bidaiaren inguruko ikusentzunezkoa da.
KARTELA 2017.jpg