JOANE ENPARANTZA MARGARI
GORPUTZ PERFEKTUA
Bazen behin, gorputz desberdinarekin jaio zen Lur izeneko neska bat. Oso bizkorra eta alaia zen, baina alua eduki ordez zakila zeukan eta deseroso sentitzen zen, bera neska sentitzen baitzen. Eskolan beti burla egiten zioten eta bere aurrean hau oihukatzen zuten denbora osoan:
-Lur mutila da! Lur mutila da!
Horrela denbora guztian. Lur triste jarri eta komunera joaten zen negar egitera. Urteak pasa eta horrela jarraitzen zuen kontuak.
Egun batean, neska berri bat etorri zen bere gelara. Enara zuen izena, irrifartsua eta sentibera zen, eta Enarak ere gorputz desberdina zuen. Alua eduki ordez zakila zuen eta bera ere deseroso sentitzen zen, bera neska sentitzen baitzen. Behin Lur eta Enara hizketan ari zirela, beraien gelakoak barre egiten hasi ziren, beraien aurrean, belarritik-belarrira, hitz egiten aritu ziren beraietaz. Neskak oso gaizki sentitu ziren, oso bakartuta eta oso minduta zeuden. Egun horretatik aurrera neskak beldurrez joaten ziren eskolara eta aukera zutenean, gezurrak esaten zituzten eskolara ez joateko. Baina nesken gurasoak nahita gezurrak esaten zituztela konturatu ziren eta haserretzen hasi ziren, beraz egun horretatik aurrera egunero joaten ziren eskolara.
Hilabeteak pasa eta Lur eta Enara lagunik onenak bihurtu ziren. Egunero egoten ziren elkarrekin: eskolara bidean, eskolan eta eskola amaitzean. Egoerak berdin jarraitzen zuen eta gelako mutiko bat burla egiten hasi zen:
- Lur eta Enara mutilak dira! Lur eta Enara mutilak dira!
Lur eta Enarak, ordea, ez zuten berdin jokatu. Elkarri eskua eman eta ausardia handiz aurre egin zieten iseka, irain, mehatxu eta abarri. Inorren laguntzarik gabe, besteek esandakoak berdin ziela eta ausartak eta indartsuak zirela azaldu zuten. Erasotzaileek hori ikusirik, egun horretatik aurrera denek zekiten mehatxuari aurre egin ziela eta harrituta zeuden. Orduan gela osoa jarrera aldatzen hasi zen eta inor baztertu gabe jarraitu zuten.
Istorio honek oso mezu garrantzitsua ematen digu: desberdintasuna aberasgarria da! Hemendik aurrera inor baztertu gabe ibili behar dugu, animo!