MADDI ESCALERA MINTEGI
ONGI ETORRI BEASAINERA!
Orain dela urte asko, bareak ez zirenean existitzen, bazegoen barraskilo bat Bare izena zuela. Ederra, alaia eta eskuzabala zen. Egunero lehiaketetan hartzen zuen parte. Eta denetan irabazi egiten zuen.
Egun batean, pentsatu zuen zer gertatuko zen oskola kentzen bazuen eta halaxe egin zuen. Berriz ere, irabazi egin zuen. Eta oskolaren bila joan behar zenean, oskola apurtu egin zioten. Jende guztia barrez hasi zen. Eta orduan, Barek korrika eta negarrez alde egin zuen urruti-urrutira.
Zortzi egun eta gero, herri txiki batera iritsi zen, Beasain zuen izena. Hor banku batean negarrez zegoen eta bat-batean ikusi zuen zer ederra zen Beasain. Paseo bat eman eta gero, parke batean pertsona zoragarri batzuekin elkartu zen.
Hamar gizaki zeuden, bost neska eta bost mutiko, denak batera jolasten zeudenak eta Bare barraskiloari ea ondo zegoen galdetu zioten. Eta barraskiloak ezezkoa erantzun zuen. Aurpegi arraro batekin geratu ziren denak. Momentu batez, denak isil-isilik geratu ziren.
Baina bat-batean neska zoragarri bat agertu zen, Leire alkatea hain zuzen ere. Eta esan zuen:
- Zer gertatzen da hemen? -ahots zoragarri batekin.
Eta Bare barraskiloak esan zuen:
- Lasterketa baterako oskola kendu eta oskola hautsi zidaten. Eta denak barrez hasi ziren. Orduan, alde egin nuen.
Eta denek:
- Aaaa! Ulertzen dugu orain.
Eta barrez hasi ziren.
- Zu lasai egon, Beasain toki ederra da eta pertsona ederrez betea dago. Denak ongi etorriak zarete, nahi baduzu Beasainen gera zaitezke. Eta oskola ere konpon diezakezugu.
-Primeran! -oihukatu zuen Bare barraskiloak.- Baina nahiago dut oskola gabe geratu.
-Seguru? -galdetu zuen Leire alkateak.
- Bai, oso seguru nago.
Orduan, Bare barraskiloa Beasainen geratu zen. Eta han ere lasterketa guztiak irabazten zituen. Eta gainera, lagun mordoa izan zituen. Horregatik, Beasaingo jendeari Barea esaten zaio ordutik.