Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

ADEI MARTELES SANCHEZ

F Maila Prosa 1. saria
Ni Adei naiz 10 urte ditut eta Murumendi eskolan ikasten dut. Beasainen bizi naiz. Abestea eta dantzatzea asko gustatzen zait baita idaztea ere. Kirola egitea maite dut, gehienbat saskibaloiean jolastea.
ADEI MARTELES SANCHEZ

MUNDUKO GAUZARIK PREZIATUENA

 

Baziren behin hiru anai-arreba: batek Manex izena zuen, besteak Laura eta hirugarrenak Unax. Hiruak eskola berdinera joaten ziren: Manex seigarren mailan zegoen,Laura laugarren mailan eta Unax lehenengo mailan.

Egun batean, Lauraren gelakoak, museo batera joan ziren eta han munduko gauzarik preziatuenari buruz hitz egiten hasi ziren baina oraindik ez zekiten argi zer zen munduko gauzarik preziatuena. Jendeak pentsa zezakeen urrea edo dirua zela, baina Laura ez zegoen konforme eta bere anaiei esatera joan zen. Hasieran, anaiek ere dirua zela esaten zuten baina Laurak ikusarazi zien nahastuta zeudela eta horregatik, erabaki zuten mundua zeharkatzea eta jendearen iritzia entzutea.

Horrela hasi zen hirukote honen abentura. Eskola bukatzeko egun bat falta zen eta oporretan abentura hasiko zuten. Eskolako azken eguna zenez, Laura eta Manex oso pozik joan ziren, hurrengo egunean beraien abentura hasiko zutelako.  Eskola bukatu eta gero, pentsatzen hasi ziren zein izango zen lehenengo herrialdea, eta Frantziara joango zirela erabaki zuten. Horrela bada, hegazkin bat hartu eta Frantziara abiatu ziren. Frantziara iritsi ziren eta Parisen gelditu ziren. Eiffel dorrera joan ziren eta lehenengo pertsonekin topatu ziren eta bere iritzia jakin nahi zutenez galdezka hasi ziren:

-Zein da zuretzat munduko gauzarik preziatuena?

-Niretzat kruasanak dira munduko gauzarik preziatuenak- esan zuen gizonak. Gero Louvre-ra joan ziren, Mona Lisa ikusi zuten eta emakume bat ezagutu zuten. Berriro galdetu zioten emakume horri zer zen munduko gauzarik preziatuena, eta berak esan zuen artea zela. Manexek bere liburuxkan apuntatu zuen.

Frantzian egon eta gero, beste herrialde batera joan behar ziren, eta Alemaniara joatea erabaki zuten. Hango hotel batera joan ziren eta harreran zegoenari galdetu zioten zer zen berarentzat munduko gauzarik preziatuena, eta berak erantzun zien saltxitxak zirela. Ondoren, logelara joan ziren eta siesta bat egin zuten.

Laura esnatu zenean, pentsatzen hasi zen zer zen munduko gauzarik preziatuena, baina ez zekien zer zen. Gero denak esnatu ziren eta Berlingo harresira joan ziren. Hango pertsona bati galdetu zioten ea zer zen berarentzat munduko gauzarik preziatuena, eta bi erantzun eman zizkien: bata garagardoa eta bestea ondo pasatzea. Eskerrak eman zizkioten eta jatetxera afaltzera joan ziren.

Alemaniatik Suitzara joan ziren. Dena oso garestia zen eta pertsonaz pertsona  galdetzen hasi ziren eta 5 pertsonak dirua esan zuten. Suitzan egun bat bakarrik egon ziren. Izan ere, hurrengo herrialdera joateko hegazkin bat hartu behar zuten. Txina oso urruti zegoenez, 11 orduz bidaiatu behar izan zuten. Bidaia luzea izan zen eta nekatuta iritsi ziren Txinara, baina horrek ez zituen gelditu beraien abenturan eta aurrera jarraitu zuten.

Txinan zeudela familia bat ezagutu zuten eta txinatar harresia ikustera joan ziren elkarrekin. Familia honetako kide desberdinei galdetu zieten zer zen munduko gauzarik preziatuena eta beraientzat ibiltzea zela esan zuten.

Azkeneko herrialdera abiatu behar ziren. Anai arrebei dena oso azkar pasatu zitzaien, denbora gutxian. Estatu Batuetara joango zirela erabaki zuten. Lehenengo, Los Angeles-era joan ziren, leku ederra zen baina oso garestia zen dena eta ezin izan zuten denbora asko geratu bertan. Hollywoodera ere joan ziren paseo bat ematera eta pertsona bati galdetzeko aprobetxatu zuten. Munduko gauzarik preziatuena zer zen galdetu zietenean, berarentzat zinea zela esan zuen, eta koadernoan apuntatu zuten.

Los Angelesetatik New Yorkera joan ziren. Filmetan hainbeste ikusitako Central Parkera joango ziren jende desberdin asko zegoelako iritziak entzuteko. Pertsona askori galdetu zioten eta erantzun desberdin asko jaso zituzten: batek esan zuen interneta zela munduko gauzarik preziatuena, beste batzuk famatua izatea….Hainbeste iritzi desberdinekin ez zeukaten argi zer zen munduko gauzarik preziatuena.

Beraien abentura han bukatu zen eta etxera bueltatu behar izan zuten. Oso triste zeuden ez zutelako aurkitu zer zen munduko gauzarik preziatuena. Horregatik, oso desanimatuta zeuden, ez zuten ezer egiten. Galdera, betiko erantzunik gabe geldituko zela uste zuten hiru anai-arrebek baina oker zeuden.

Unaxen urtebetetzea heldu zen eta ospatzeko familiarekin elkartu ziren. Orain bai! Konturatu ziren hori zela munduko gauzarik preziatuena, maitasuna, familia! Hiru anai-arrebak oso pozik zeuden eta horrela bukatu zen abentura, elkar zuten maitasunaz eta familiaz disfrutatzen.