NAHIA IRATI PLASENCIA CAIZA
MOHAMEDEN BIDAIA
Duela urte asko, basamortuko herri txiki batean, zehazki Libian, Mohamed Alkala izeneko hamazazpi urteko mutiko bat bizi zen, bere gurasorekin eta anai txikiarekin. Egun batean, Mohameden aita haserretu egin zen Mohamedekin. Ondorioz, Mohamedek gauza guztiak hartu zituen eta esan zion bere anaiari:
-Hakim ezin dut gehiago eta banoa hemendik, beste herrialde batera bizitza hobea izateko! Baina zuek lasai egon ondo egongo naiz eta.
Gero Mohamed bere amarengana joan zen eta gauza bera esan zion. Amak ez zuen ulertzen eta behin eta berriz errepikatzen zuen:
-Ez joan seme, zergatik joan behar zara? Guk asko maite zaitugu.
Hakim eta bere ama negarrez hasi ziren eta Mohamedi besarkada bat eman zioten eta etxetik atera zen. Mugikorra atera eta bere lagunari deitu zion eta esan zion:
-Kaixo Abderrazak, zer moduz zaude? Ni basamortura bidean naiz.
Abderrazakek erantzun zion:
-Kaixo Mohamed, ni ondo nago baina nola joango zara orain basamorturantz? Ez esan txorakeriarik! Gaueko bederatziak eta laurden dira, zoaz etxera.
-Ez nire etxean ez nago ondo.
-Zu Libian zaude eta ni Rifen nago. Lehenengo babeslekura joan, bihar atera babeslekutik eta Rif herrialdera joan.
Mohamedi ondo iruditu zitzaion lagunak esandakoa eta beraz, babesleku batera joan zen. Hurrengo eguenean, Mohamed Rif herrira joan zen eta Abderrazak bere kokalekua eman zion. Mohamed Abderrazaken etxera joan zen eta hitz egiten hasi ziren Abderrazak galdetu zionean:
-Mohamed zuk nora joan nahi duzu?
-Ez dakit.
-Europa edo Hegoamerikara joan zaitezke nahi baduzu.
-Hegoamerikara noala uste dut baina lehenengo Europara noa.
Mohamed eta Abderrazak lo egitera joan ziren. Hurrengo egunean Mohamedek dena jaso eta agur esan zion bere lagunari. Egun batzuk pasa eta gero, pertsona batzuk Mohamedi gelditu zioten:
-Nora zoaz?
-Europara.
Baina Mohamedek ez zekien pertsona horiek poliziak zirenik eta poliziak galdetu zioten:
-Bakarrik zaude?
-Bai, bakarrik nago- erantzun zien Mohamedek.
-Nahi al duzu gurekin babesleku batera joan?
Mohamed oso nekatuta zegoen eta baietz erantzun zion. Mohamed kotxean sartu zen baina ez zekien nora zihoazen, poliziek babesleku batera eraman zuten arte. Iritsi ziren eta polizi bati entzun zion:
-Kaixo Larri hemen etorkin bat dago.
Larri udaltzainburua zen eta Larrik esan zion:
-Bere ohea zortzigarrena da. Nola izena du?
-Mohamed deitzen da.
-Ba Mohamed atxilotuta zaude.
Mohamed oso triste zegoen, egunak pasatzen joan ziren eta Larri pentsatzen hasi zen. Egun batean, Mohameden ohera joan zen eta otoitz egiten ikusi zuen. Larrik bukatu zuela ikusi zuenean esan zion:
-Mohamed, libre utziko zaitut.
Mohamed pozik zegoen eta handik denbora batera Euskal Herrira iristea lortu zuen. Bertan, lagun bat egin zuen, Jose izeneko etorkin bat. Berak Hegoamerikara joan nahi zuen eta batera joatea erabaki zuten. Orduan biak Ekuadorrera joan ziren, Pilaro zaharra izeneko herrira eta han zoriontsu bizi izan ziren.