Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

AIORA HERNANDEZ ORTHOUS

F Maila Prosa aipamen saria
Kaixo Aiora Hernandez Orthous naiz eta 9 urte ditut La Salle ikastetxean ikasten dut eta denbora librean ginasia erritmikoa egiten dut. Marraztea eta sukaldatzea asko gustatzen zait.

IRAGANERA BIDAIA

 

Aitana eta Jonen istorioa kontatuko dizuet. Udako egun batean, anai arreba hauek beraien gurasoekin batera hegazkin bat hartu behar zuten Gran Canariara joateko oporretan.

Goizean goiz esnatu ziren, gosaldu zuten eta autoa hartu zuten familiarekin batera aireportura joateko. Bidean abesten pozik joan ziren, bidai hori egiteko gogo handia zutelako.

Maletak fakturatu eta beraien koloretako kartela ikustera joan ziren. Hegazkinera igo, aireratu eta hodeien artean zeudela, trumoiak hasi ziren. Begiak itxi zituzten beldurragatik.

Berriro ireki zituztenean harrituta gelditu ziren beste mundu batean zeudelako. Lurreratu zirenean, konturatu ziren ez zela 2024an. Aireportuko jendearen arropa, orrazkera, maletak… ez ziren gureak bezalakoak. Aireportuko irteerara iristean kartel handi bat ikusi zuten Aitanak eta Jonek… 

ONGI ETORRI 1949ra!!!  

Ahoa zabal zabalik elkarri begiratu ziren.

 

- Jon baina non gaude?- garrasi egin zuen Aitanak.

- Goazen ikertzera Aitana!- proposatu zion Jonek.

 

Beraien gurasoak maleten bila joan zirenean Jonek eta Aitanak ihes egin zuten pasiloen zehar. Kafetegi eta tabernen artean muturrez topatu ziren beste neska eta mutik batekin.

 

-  A ze kolpea! - Esan zuen mutil ilehorikoak.

- Ez al dakizue begiratzen?- esan zuen beste neskak.

- Barkatu, baina informazio bila gabiltza.  Gu Jon eta Aitana gara.

- Informazio bila? Zuek bai arraroak! Arropa hori, ile hori, hitz egiteko modua….

- Barkatu nire anaia lotsagabe hutsa da. Ni Maritxu naiz eta mutil hau Jesus. Laguntzarik behar al duzue?

Aitanak eta Jonek hegazkinean gertatu zena kontatu zien.

2024era bueltatzeko modua bilatu behar zuten.

- Ideia bat dut!- esan zuen Jesusek.- Trumoi batekin etorri zineten, trumoi batekin bueltatu behar duzue.

- Zer ari zarete? Trumoi bat sortu behar dugula?- Jonek esan zuen.

- Ez, ez , ez dut hori esan nahi. Baina jakin behar dugu noiz izango den trumoia berriz ere.

- Egunkari bat topatu behar dugu! - Esan zuen Maritxuk.

Aireportuko kioskoan ezkutuan sartu ziren egunkaria begiratzea.

- Gaur gauean ekaitza eman dute!- esan zuen pozik Aitanak.

- Zuen gurasoak bilatu behar ditugu.- esan zuen Jesusek.

Azkar azkar gurasoengana joan ziren.

-Ama, aita, hegazkinera igo behar gara!- oihukatu zuten biak batera.

Tximista, trumoiak, entzun ziren bat batean. 

Jonek eta Aitanak begiak zabaldu eta hegazkinean zeuden beraien gurasoekin.

 

-Jesus, Maritxu Gran Canarian gaude! - esan zuen hegazkineko laguntzaileak ondoko aiton - amonei.

Jon eta Aitana elkar begiratu ziren irrifartsu.