IZARO BAZTARRIKA ELIZEGI
ZUK ERABAKI
Ipuin hau desberdina da, ez duzu protagonista bati buruz irakurriko, zu izango zara protagonista Lier, Eire eta Liernik lagunduta. Agian momentu batzuetan zuk aukeratu beharko duzu zer egin, esan, pentsatu…. Baina lasai abentura hau egunpasa bezala hartu dezakezu egun batean gertatuko denez….Bueno isilduko naiz, ondo pasa eta zorte on!
Esnatu berri zaude gau luzea izan duzu, ze goizeko hiruretan esnatu zara botagurez eta ordu erdi pasa duzu botaka , aita ondoan zenuela. Gaur 6.mailako zure lehen eguna da eta gainerako basatiekin elkartzeko gogoz zaude. Hau da Eire eta Lier eta Lierni bikiekin. Ezagutu zenituenean arraroa egiten zitzaizun lagun bikiak edukitzea baina joan zinen ohitzen normala egin zitzaizun arte. Badakizu bikiak direla baina sua eta ura bezala dira, Lier lasaia eta isila da, Lierni geldiezina eta hiztuna den bitartean.
Pentsatzeari uzten diozun bitartean jantzi eta gosaltzera joan zara. Iristerakoan aurkitu duzu zure aita Kearekin, zure ahizpa txikiarekin. Egun on! esan diezu ikustean eta biek irrifarre batekin erantzun dizute. Gosaldu ondoren eskolara abiatu zara, zu Barrioan bizi zarenez Igartza ondotik pasa zara eta goizero bezala atzean duen marka misteriotsu horrek zer esan nahi duen galdetu diozu zure buruari. Gero gainerako basatiekin komentatuko duzula pentsatu duzu.
Lizeora iritsitakoan irakasleak esan dizue ikasle berri asko etorri direnez gaur Igartzan pasako duzuela eguna eta poztu egin zara ze gero agian atarian basatiekin joan zaitezke ikertzera. Basatiak ikustean korrika joan zara eta elkartutakon Literalki uda osoko pasarteak kontatzen dizkiezu elkarri eta horrela iristen zarete Igartzara. Igartzan bi historialarik itxaroten dizute. Bat Mark da eta Inglaterrakoa da jaiotzez, hona etorri zen bizitzera Igartza ikertzeko eta bestea Uxia, Beasaingoa. Pare bat ordu egon zarete Uxia eta Marki entzuten, Igartzako eraikuntzez, zubiez, estrukturez…. etb, nahikoa aspertu zara.
Baina azken momentuan Paleolitoko aizkora bati buruz hitz egin dizute, historian oso garrantzitsua da eta diru asko balioko luke saltzeko nahia edukiko bazenu. Gero gela itxi batera eraman zaituzte esanez aizkora ikustera joango zinetela. Gelara sartutakoan denak harrituta geratu zarete ikusten duzuena ikustean. Zeren….
Paleolitoko gizon bat sartu dela uste baduzu aizkora berreskuratzera joan A paragrafora.
Aizkora zegoen kutxa puskatuta eta hutsik dagoela uste baduzu joan B paragrafora.
A: EZ oker zaude. ( itzuli aukeraketara).
B: BAI zuzen zaude. Momentu horretan Mark eta Uxia ziztu bizian poliziari deitzen ikusi dituzu zoroak bezala eta polizia larriturik bi minututan iritsi da. Irakasleak kanpora bidali zaituzte hamaiketakoa jatera, Mark eta Uxia lasaitzen zituen bitartean. “Hauxe da momentua” pentsatu duzu eta basatiengana joan zara markarena komentatzera. Joan ala ez erabaki ezinik zeuden eta zuri eman dizute hitza aukeratzeko….
Ikertzera joan nahi baduzu joan A paragrafora.
Atarian lasai gelditu nahi baduzu joan B paragrafora.
B: Atarian lasai gelditzea erabaki duzu eta ixkina batera joan zarete hamaiketakoa jatera. Baina bat batean lau pertsona beltzez jantzita ikusten dituzue Igartzako atzekaldera joaten. Eta dudarik gabe beraien atzetik joaten zarete. Arazoa ordea ikusi zaituztela da eta zuek konturatu gabe atzetik etorri zaizkizue, bahitu eta gela ilun batera eraman zaituzte. An injekzio bat sartu dizuete eta konortea galdu duzue…. Aukera okerra hautatu duzu itzuli aukeraketara.
A: Ikertzera joatera erabaki duzu. Atzekaldera iritsi zaretenean konturatu zarete marka hori ez zela marka bat baizik eta giltzarrapo bat, ate izkutu bat ixten zuena. Giltzarrapoa ireki nahi duzue baina kode bat dago eta asmatu egin behar da irekitzeko. Hauxe da⤵️
Zenbaki honek hiru zifra ditu.
Hiru zifra horiek gehitzen badituzu 3 aterako da.
Zenbaki honek ez du 0 zenbakia.
ASMATU AL DUZU?
Zenbakia 111 zela uste bazenuen ZORIONAK!. Lortu duzue irekitzea , baina pozak azkar ihes egin du barruan ikusi duzuena ikustean. Ongi da oraintxe ate bat irekitzea lortu duzue, bada orain beste sei ate ireki behar dituzue. Aurrean pasabide luze bat 6 ate garden dituena ikusten ari zarete. Ateen atzean kutxa gris bat dagoela ikusten duzue. Denek duzue susmoa aizkora lapurtua hor barruan dagoela. Orain burua ateak irekitzean daukazu eta honela aurkitu duzu hautsez betetako plaka bat. Hauxe zioena⤵️
Orain sei zifrako zenbaki bat asmatu behar duzue. 6 ate daude, bakoitzeko zifra bat asmatu beharko duzue. Zenbakia asmatutakoan zifra bakoitza bere atean sartu beharko duzue banaka-banaka. Hemen zenbakia asmatzeko pistak.
1.Atea: Zenbaki bikoiti, lehen bakarra da.
2.Atea: 8 zenbakiari erdiko marra kenduta lortuko duzu.
3.Atea: Gutxigatik ez da Z letra, marra bat falta zaio.
4.Atea: 0 kenduta balio gutxien duen zenbakia da.
5.Atea: Eragiketa honen erantzuna da: (64 : 8) + 1
6.Atea: 0 zenbakiari erdian marra bat jarrita lortuko duzu.
ZORTE ON!
207.196 dela uste baduzu joan A paragrafora.
207.198 dela uste baduzu joan B paragrafora.
A: 207.196 dela komentatu duzu eta denek baiezkoa eman dizute duda artean egon arren. 2 zenbakia sartu duzue lehen atean. Ondo, aurrera jarraitu duzue, bigarren atean 0 zenbakia sartu duzue. Ondo eta horrela hirugarren, laugarren eta bosgarren atearekin. Baina seigarrena sartzerakoan lurra erori egin da eta putzu pozoitsu batean bukatu duzue pozoiarekin itota…. Aukera okerra hautatu duzu itzuli aukeraketara.
B: 207.198 dela uste duzu eta lagunek ziurtasun osoz baiezkoa eman dizute. Eta hala lehenengo atean 2 zenbakia sartu duzue. Ondo aurrera jarraitu duzue lehenengo atean bezain urduri baina aurrera. Bai bigarren atean, bai hirugarren atean, bai laugarren atean, bai bosgarren atean ondo egin duzue….
Eta seigarren atean, ere. Orduan ikusi duzue kaxa gris hura eta barruan zegoena, hau da, aizkora lapurtua. Orain bi aukera hauetatik bat aukeratu beharko duzu, zer egingo duzu?
Aizkora ezkutatu eta zuek saldu nahi baduzue joan B paragrafora.
Irakasleari eta poliziari deitu nahi badiezu joan A paragrafora.
B: Aizkora ezkutatzea erabaki duzue eta gero museo garrantzitsuren batean saltzea ze aspaldian goxokiak erosteko diru gutxikin zaudete. Orduan erreka ondoko zuhaixka batean ezkutatzea erabaki duzue. Baina bidean zeundetela bat-batean bizkarrean bala bat sentitu duzu eta horrekin batera konortea galdu duzu lau pertsona beltzez jantzita ikusi ondoren. Aukera okerra hautatu duzu itzuli aukeraketara.
A: Azkenean irakasleari eta poliziari deitzea erabaki duzue. Eire boluntario aurkeztu da irakaslearengana eta poliziarengana joateko eta zuek baietz erantzun diozue, esanez zuek zainduko zenutela kaxa bitartean. Handik segundu batzuetara azaldu da Eire polizia eta irakasle larrituarekin. Geroxeago enteratu zarete bidean Eirek dena kontatu diela eta iada ikerketa hasia zutela lapurrak bilatzeko. Azkenean poliziak lanean utzi dituzue eta eskolara itzuli zarete beste misterio bat argituta.
AMAIERA