ERLANTZ FURUNDARENA AGIRRE
E Maila
Bertsoa
1. saria
Erlantz da nire izena, 12 urte ditut eta Beasainen bizi naiz. Andramendi ikastolan ikasten dut, 6.mailan.
Hainbat zaletasun ditut: musika, antzerkia, dantza, idaztea… eta nire denbora librean animaliekin egotea gustatzen zait. Etorkizunean antzezlea, musikaria eta hegazti domatzailea izan nahi nuke.
NIRE METAK/HELBURUAK
Doinua: Irun badaukazu zerbait (Palomarena)
Txikitan izan nahi nuen
etxeko baserritarra,
baratzean aritzea
eta biltzea belarra,
Zuhaitzetatik bilduta
pikua eta sagarra,
zuhaitzetara igota
edo jaitsita adarra,
bederatzi urterekin
futbolean titularra,
Nahiz eta ez ninduten ni
hartu inoiz… kaka zaharra!
Musikaria ere bai,
txirula eta gitarra,
taldekoekin batera
musika jo barra-barra!
Meta haietatik bat dut
lehengoetatik berbera,
musikarena, hain zuzen,
perkusioaz aurrera!
Jendearekin jotzeak
egiten nau sentibera,
eta orain zerbait badut
musikarekin batera:
hegaztiekin bizitzen
eta zaintzen ikastera
egunen batean joan
nahi nuke norabaitera
harraparien munduan
egin nahi badut karrera
Basabere izeneko
eskolan badut aukera.