Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

IKER RUBIO GARCIA

E Maila Prosa aipamen saria
Ni Iker Rubio naiz, 11 urte ditut eta Beasaindarra naiz. Andramendi ikastolara joaten naiz, 6. mailan nago. Nire zaletasunak hauek dira: futbolean jolastea, musika entzutea, futbola ikustea, lagunekin jolastea… Orokorrean kirola asko gustatzen zait. Etorkizunean futbolaria edo informatikoa izan nahi dut.
IKER RUBIO GARCIA

HIL ALA BIZIKO BIDAIA

 

2024ko urtarrilaren 11ko arratsaldeko 5ak dira, hor dago Karim hotzez akabatzen Marruekoseko mafia batentzat lan egiten. Mafiak esan dio 450 eurorengatik Esapainiara bidaia bat izango duela. 

 

Karimek bizi baldintza gogorrak ditu Afrikan, horregatik, Espainiara bidaia bat lortzen saiatzen ari da bizitza duinago eta hobeago bat izateko. Egunero 10 euro lortzen ditu eta 400 euro ditu jada aurreztuta, mafiakoek esan diote aste baten buruan izango dela bidaia.

Karimek 18 urte ditu eta Tangerreko (Marruekoseko herri bat) auzo behartsuenean  bizi da. Oso altua eta argala da, jaten duen janari eskasa dela eta. Ilea kixkurra eta marroia dauka zuhaitzaren enborra bezala, begiak zerua bezain urdinak eta sudurra bere ahoa bezain txikia. Arropa zikina eta zulatua erabiltzen du  bere familiak diru gutxi daukalako. Oso jatorra da, bihotz onekoa eta lasaia. Bere familiarengatik edozer gauza egingo luke. Bere janari gustokoena maakouda izeneko janari Marrokiar bat da, futbola asko gustatzen zaio, lagunekin jolastera joaten da,  bere auzoko edozein tokitan jolasten dira. Espainiara iristean ileapaindegi batean lan egin nahi du. Karim irrikaz dago bidaiatzeko eguna iristeko.

Aste bat geroago, Karim oso gogotsu esnatu da, baina baita penaz ere. Gaur da bidaiaren eguna, 12:00etan portuan egon beharko du. Portura joan baino lehen lagun guztiak agurtu behar ditu. 

 

Lagunak agurtu ondoren portura iritsi da. Karim harrituta gelditu da, 20 pertsona dira eta txalupak 7 metroko luzera eta 2 metroko zabalera baino ez du. Amari hitza eman dio Marruekosera bueltatuko dela. Familia agurtu eta txalupara igo da, ez du txalupako inor ezagutzen, baina, ez dio garrantzia handirik eman, lagunak egiteko erraztasun handia daukalako. Ordua iritsi da eta abiatu egin da txalupa. 10 minutu pasa ondoren pertsona batekin hizketan hasi da. 

 

-Nola duzu izena? -galdetu dio Karimek.

-Amin izena dut -erantzun dio Aminek.

-Nongoa zara? -galdetu dio Aminek.

-Ni Tangerekoa eta zu? -erantzun dio Karimek.

-Ni Tetuanekoa. -erantzun dio Aminek.



Karim eta Amin lagunak egin dira. Txalupak aurrera darrai, denbora oso motel pasatzen da. Gaua iritsi da eta Karimek gose asko du, baina, janik ez duela konturatu da. Segituan, janaria lortu ahal izateko zer egin dezakeen pentsatzen hasi da. Ideia asko bururatu zaizkio, baina, itsasoan dagoenez arrantzarako kanabera bat egitea erabaki du. Kanabera egiten hasi da, txalupako gauzak erabiliz, adibidez: makila bat, soka oso luze bat… 

 

Bidaiak aurrera jarraitzen du, eta txalupako jendea gaixotzen hasi da gauetan egiten duen hotz izugarriarengatik. Bi egun geroago jendea hiltzen hasi da. Hasieran, 20 pertsona daude txalupan, baina orain, 8 daude. Hori ikusita, txalupan gelditzen diren pertsonek hildakoen arropak beraien gorputzak berotzeko erabili dituzte.

 

Bidaiak aurrera jarraitzen du. Pare bat egun pasa ondoren, lurra ikusi dute. Denak lo daude, baina, Karim ez. Karim garrasika hasi da:

 

-Lurra, lurra! - egin du garrasi Karimek.

 

Segituan esnatu dira denak, oso pozik daude. Karim alde batetik irrikaz dago, baina, beste alde batetik triste dago, bere herrian atzean utzi behar izan duen guztiagatik, familia, lagunak… Hogei metro baino ez zaizkie gelditzen lurreratzeko, txalupako guztiak itsasora bota dira eta itsasertzerantz igeri egiten hasi dira.

 

Karim Espainiara iritsi da, bere bizitzako bidaiarik gogorrena izan da. Auto-stop egiten Cadizeraino iritsi da. Cadizen futboleko kamisetak saltzen lortu du dirua. Irabazi duen diruarekin bere ile apaindegia martxan jarri du. Bere bizitza orain askoz hobea da.

 

Bere bizitzako bidaia hasi aurretik amari hitza eman zion Marruekosera bueltatuko zela, baina, oraindik ez du nahikoa diru Marruekosera itzultzeko bidaia egin ahal izateko. Lortuko al du egunen batean amari agindutako promesa hura betetzea?

 

“2.500 migratzaile baino gehiago hil edo desagertu ziren 2023an  Europarantz Mediterraneo itsasoa zeharkatzen saiatzean, Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Goi Mandatariak (Acnur) jakitera eman duenez. "2023ko irailaren 24an, 2.500 pertsona baino gehiago zeuden hilda edo desagertuta ”.

 

Karim zorionez, zerrenda horretatik at gelditu da, baina, tamalez asko dira beraien bizitzako bidaia hori gauzatzera iristen ez direnak, bidaia beraien bizitzarekin ordaindu eta amestutako lurraldera iristen ez direnak, guzti horien oroimenean sortua izan da istorio hau.