ILARGI PEREZ ORMAZABAL
EZ DUGU HORRELAKO JARRERARIK ONARTUKO
Munduan familia, guraso, ume desberdin asko daude. Batzuk besteak baino jatorragoak dira, nahiz eta ez oso jatorretik beldurgarrira pauso handia dagoen. Gainera, inork ez du pertsona beldurgarri eta gaizto bat ezagutu nahi. Baina zeure bizian sartzen bada guraso edo lagun bezala, oraindik okerragoa da. Egunero dago zuregandik gertu. Beldurgarria era askotan izan daiteke, baina gutxien gustatzen zaidanetako pertsona mota bat deskribatuko dizut: Emakumeak gaizki tratatzen dituen pertsona da gutxien gustatzen zaidana. Gainera era desberdin asko daude gaizki tratatzeko. Adibidez: indarkeria fisikoa, indarkeria psikologikoa, indarkeria ekonomikoa eta sexu- indarkeria.
Batenbat gehiago ere egongo da, baina ezagutzen ditugunekin nahikoa dugu. Hainbeste pertsona gaiztoekin munduan, baten batek zeure ezaguna izan behar du. Zoritxarrez, nahiz eta kalean ez duen ematen. Guraso bezala ere egon beharko da baten bat. Tamalez hau egia da eta horietako baten istoria da orain kontatuko dudana. Badaude horrelako pertsonak guraso direnak, adibidez Malen izena duen neskatoaren aita. Bere aitak gaizki tratatzen du bere emaztea. Malenen ama jo eta barregarri uzten du. Horrela hasi zen istorio hau.
Malen jaio zenean, oso txikia zenez, ez zen konturatzen bere aitak min handi-handia egiten ziola bere amari. Baina hazten joan ahala geroz eta gehiago konturatzen zen bere ama jotzen zuela, bere dirua kontrolatzen zuela, jendearen aurrean barregarri uzten zuela, iraindu egiten zuela, bere lagunekin egoten ez ziola uzten… Ohartu zen pertsona beldurgarri bat zela bere aita eta min handia egiten zuela. Malen konturatu zenean bere aita horrelako pertsona zela 5 urte zituen, eta bere amari esaten zion lagundu egin nahi ziola.
Baina bere amak hauxe erantzuten zion:
-Malen, badakit lagundu egin nahi nauzula, baina ez dut nahi zuri minik egiterik.
Malenek erantzun zion:
- Amatxo, nik ezin dut zu gaizki tratatzen ikusi. Utzidazu laguntzen.
- Entzun, berak badaki nik ez dudala hemen egon nahi. Berak ere badaki poliziari deitzen badiot kartzelara joango dela, eta deitzen badiot ez dakit nola erantzungo duen. Agian zuri zerbait txarra egingo dizu eta hori ez dugu nahi, ez zuk eta ez nik.
- Ados ama, baina noizbait jakingo du zer den gaizki eta beldurrez bizitzea.
Bi urte geroago, Malenek 7 urte zituenean Malenen amak aita salatu zuen. Egoera jasanezina zen ordurako. Okerrera egiten zuen egunez egun. Akusaziorengatik epaiketa bat egon zen eta Malenen aita atera zen irabazle. Ez zegoen nahikoa frogarik.
Epaileak hauxe esan zion:
- Horrelako gauzak egiten zizkizula egiaztatzeko ez duzu frogarik
Amak erantzu zion:
- Ez, ez dudala frogarik esaten duzu, baina nire aurpegian dauden zauri eta ubeldurak ez dute ezer esan nahi?
Eta epaileak haserre erantzun zion:
- Lehenik eta behin, ez dizut hitz egiteko baimenik eman! Bigarren, nik erabaki dut ez dela kartzelara joango, zeren zauri hoiek zeure buruari egin dizkiozu agian. Ezin duzu frogatu berak egin dizkizunik. Hirugarren, berriro horrela eta nire baimenik gabe hitz egiten baduzu, kontuan hartuko dizut! Epaiketa bukatu da!
Epaileak bere mailuaz mahaia jo (kan-kan) eta denak irteten hasi ziren. Malenen aitaren aurpegiak amorrua, haserrea, nazka… adierazten zituen, baina irriparra atera zitzaion. Beldurgarria zen. Baina ezta ere ezin duzue imajinatu Malenen amak zer nolako beldurra zuen. Etxean zer egingo zion pentsatze hutsarekin negarrez hasteko gogoa ematen zion. Bere egoerak gezurra bazirudien ere, okerrera egin zuen epaiketarekin. Malenek bere amaren aurpegian beldurra ikusi bezain laster plan bat pentsatu zuen bere aita kartzelara eramateko.
Etxera iritsi zen korrika batean eta bideo kamera bat jarri zuen bere gurasoen gelan. Gela osoa ikusten zela egiaztatu zuenean hortxe utzi zuen. Bere aitak ama jipoitzen bazuen den-dena grabatuko zuen, eta horrela bere aita kartzelara joango zen. Dena frogatuta geratuko zen. Jada ez zen izango baten hitza bestearen hitzaren pare. Pentsatzen zuen bezala izan zen, aitak ama jo zuen zoritxarrez. Oraingoan, hala ere, bere bizitzan lehen aldiz bere aita suntsitu zezakeen sentsazioa zuen. Denbora pasa eta gero, dena isil-isilik zegoenean, aitak amari esan zion:
- Lagunengana nijoa, baina hemendik irteten ikusten bazaitut lepoa moztuko dizut. Baina ez duzu hori egingo ezta?
- Ez. Ez noski ezetz.
Aita joan zenean eta ama bakarrik utzi zuenean, negar zotinka hasi zen, baina Malen berarengana gerturatu zenean hau esan zion:
- Ama hau guztia bukatu da.
Amak susto aurpegiaz:
- Zer egin duzu? Ez al nizun esan ez sartzeko?
- Ama, lasai egon, kamera bat jarri dut hor, eta dena grabatu du. Aita geure bizitzan ez da berriz sartuko.
Ama lasaitu eta gero erabaki zuten berriz ere poliziari dena esatea. Esan eta egin, poliziarengana jo zuten, oraingoan dena frogatzen zuen bideoarekin. Jipoiaren markez gain, orain ukatu ezin zitekeen froga bat zuten. Epaiketa errebisatu zuten, eta oraingoan ama eta alaba atera ziren garaile. Aita kartzelara eraman zuten. 10 urteko kartzela zigorra jarri zioten, eta ama alabarengandik urrun mantentzeko aginduarekin. Ama eta Malen ederki sentitzen ziren. Horrelako zama bat kenduta Malen eta bere ama beste leku batera bizitzera joan ziren, dena atzean utzirik. Bizitza berri bat berregin nahi zuten, oraingoan beldurrik gabe, minik gabe.
Malen handia egin zen eta abokatu bihurtu zen. Bere aita bezalako pertsonak kartzelatik ez libratzeko. Aitarengandik urrun bizi zirela jakinik pozik bizi ziren. Horrelako pertsona bat atzean utzi zutelako.