Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

MADDI TELLERIA ALDAZ

D Maila Prosa 3. saria
Nire izena Maddi Telleria Aldaz da eta 2011ko ekainaren 16an jaio nintzen. Beasainen bizi naiz nire amarekin, eta zorte handia dut nire familia guztia gertu bizi bait da, nire amora esaterako beheko pisuan bizi da. Asko gustaitzen zait futbolean jolastea, musika entzun eta dantzatzea eta lagunekin egotea; marraztea eta eskulanak ere oso gustoko ditut eta orain josten ikasten hari naiz. Munduko lehengusu hoberenak ditut, Izaro eta Malen eta oso zoriontsua naiz.

ISPILUAREN AURREAN

Iratzargailua joka dago, zazpirak dira. Zoritxarrez astelehena da berriz, eta zoritxarrez gorputz hezkuntza daukagu lehenengo orduan. Mallak jantzi ditut eta nire gorputza estaltzen duen jertse zabala ere bai. Bizkor pasa naiz ispiluaren aurretik, ez dut nire gorputza ikusi nahi.

- Egun on Iara! Gosaria prest daukazu- esan dit amak ahots goxoz.

- Egun on! Berandu nabil ama, ez daukat denborarik.

- Gaurkoan ere? Egunero berdin zabiltza, aurreko aste osoan ere gosaldu gabe joan zinen eta badakizu zure adinean…

- Baietz ama- moztu diot modu nahiko txarrean- banoa.

Gustura gosalduko nuke, gose izugarria daukat eta, baina ezin dut. Denbora asko daramat guztien isekak entzuten eta ezin dut gehiago jasan. Orain arte ez nengoen nire pisuagatik arduratuta baina badirudi nire inguruko guztiak baietz, a ze ipurdia, galtzak lehertuko zaizkizu, ahulkia puskatuko duzu, ezin duzu korrika egin, …azkenean pisua arazo bat bihurtu da niretzat. Amari esan nion baina horeki tontakeriak zirela erantzun zidan, sano nengoela eta pozik egon beharko nukeela…ez nau ulertzen eta ezin dut berarekin honetaz hitz egin.

Gimnasioan bildu gara guztiak eta hantxe daude Nerea eta Paule beraien top nimiñoekin denen aurrean ariketak egiten…ezin ditut jasan baina ahalik eta azkarren pasa naiz beraien ondotik ezer esan ez diezadaten…baina ez:

- Iara, non dago zure kamiseta? Eta galtza motzak? Izugarrizko beroa egiten du gaur!- oihukatu du Paulek denen aurrean.

- Nik ez daukat berorik- erantzun dut apalki.

- Nola ezetz? Txerritxo baten antzera izerditan zaude eta!- esan dit Nereak denen algarak sortaraziz.

Ez naiz gai izan erantzuteko, lotsaturik, betiko moduan, atzeko hilaran ezkutatu naiz, Malenen ondoan.

- Ondo zaude?- esan dit arduratuta- ez egin kasurik txotxola horiei, beraien azkazalak dira daukaten kezka bakarra eta!

- Mila esker Malen, zu beti zaude nire ondoan.

- Nola ez naiz bada egongo? Lagunak gara!

- Malen, hobe zenuke besteekin joatea, zu onartzen zaituzte, ni naiz arazoa,...

- Ez esan inoiz horrelakorik! Inoiz ezagutu dudan pertsona onena zara, beti laguntzeko prest, eskuzabala, lagun ona,...

- Eta lodia, oso lodia- esan diot saminez.

- Zer diozu? Zu Iara zara eta nik horrela maite zaitut, zaren bezalakoa.

Irakaslea sartu da eta isilik geratu gara guztiak. Berotzeko ariketak egiten hasi gara eta bat-batean Paule lurrera erori da konorterik gabe. Berehala joan naiz berarengana, ama medikua baita eta badakit horrelakoetan zer egin behar den. Ez du arnasarik hartzen, zerbait geratu zaio eztarrian trabatuta, txiklea seguruenik. Besapetik hartu dut eta amak esan bezala kolpe bortitz bat eman diot…arnas eztulka hasi da eta denen aurpegian irribarre bat agertu da.

Atzeruntz noa, baina Paulek eskutik heldu nau:

- Iara, bizitza salbatu didazu, ez dakit nola eskertuko dizudan.

- Oso erraz, ahaztu nitaz eta utz nazazue bakean!- oraingoan bai, haserre erantzun diot.

- Zergatik diozu hori? Txantxak besterik ez dira!

- Txantxak? Benetan diozu? Pertsona baten itxuraz barre egitea txantxa dela uste duzue benetan? Ez al zarete konturatzen horrek min egiten duela?

- Iara, guk ez genuen uste…

- Noski baietz, nitaz barre egiten egon zarete kurtso osoan eta zuekin batera inguruan zaudeten guztiak, onartu egin baituzue ezer esan gabe…eta badakizue zer? Azkenean lortu duzue nik ere nire burua zuek ikusten duzuen bezala ikustea, bale lodi baten antzera- ezin izan diet malkoei eutsi eta negarrez hasi naiz.

Denak nire ingurura hurbildu dira, zer esan ez dakitela. Oraingoan Nereak besarkatu egin nau eta malkoen artean barkamena eskatu dit, ondoren bere konplexuak guztien aurrean azaldu ditu, bere atzetik Paulek berdin egin du, eta bata bestearen atzetik nire gelakide guztiek.

Denok ikasi dugu zerbait gaur. Ni konturatu naiz itsura zoragarri baten azpian denok dauzkagula beldurrak eta konplexuak: batzuk, nirea bezalakoa, ezin dira ezkutatu; beste batzuk aldiz, itsura zoragarri baten azpian ezkutatzen dira… baina denek min egiten digute.

Klaseak amaitzean elkarrekin joan gara guztiok liburutegira, elkarri lagundu diogu behar duen ikasgaian. Nik Paule matematikarekin lagunduko dut, berak dio tonta dela baina ziur nago ez dela egia eta laguntzarekin ulertuko duela. Bera aldiz, egunero etorriko da nirekin korrika egitera, ez diot jateari utziko baina kirola egitea ez zait batere gaizki etorriko…eta horrela gure ahalmenak besteekin konpartituz agian posible izango da pertsonak garen bezala ezagutu eta onartzea, denak ezberdinak eta denak bereziak.