Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Idazlehiaketa

LEA GALPARSORO ELIAS

D Maila Bertsoa aipamen saria
Ni Lea Galparsoro Elias naiz eta 12 urte dauzkat. Jakintza ikastolan ikasten dut eta Ordiziarra naiz. Gustuko ditut eskubaloia, Euskal dantzak eta bertsolaritza. Hiru urte daramatzat Ordiziako Bertso Eskolan.

KLIMA ALDAKETA

 

Klima aldaketa da        

kezka mundiala

neurriak hartu behar

dira berehala

aldatu beharrekoa ez

baita makala                     

bestela izango da

mundu tropikala

 

Ase ezina baita

gure egarria

gasa ta ikatza da

erakargarria

energia mota hau

da azkarregia

zein urrun daukagun guk

berriztagarria

 

Oinez ta bizikletan

tokiz aldatzea

behar ez dugunean

dena itzaltzea

paperak ta kartoiak

berrerabiltzea

natura ta gu denok

elkar bizitzea

 

Aldatu behar dugu

ahal dugun guztia

itzaldu argia ta

piztu eguzkia

etorkizuna ez da

izango eztia

ta faktura bestalde

oso garestia

 

Doinua: Gizona da zoroa