Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

SARA ESTENSORO ARRESE

D Maila Prosa aipamen saria
Sara Estensoro Arrese. Beasaindarra, 2010eko abuztuak 31 jaio nintzen. La Salle San Joseko DBH2A-ko ikaslea naiz. Aritz eta Ainhoa gurasoek, nire ahizpa Leak eta nik osatzen dugu nire familia. Kirolzalea naiz eta Goierri Gorri taldean jolasten dut, baita Ampo bizikltan taldean ibili ere. Lagunartean egotea asko gustatzen zait, baita familiartean egotea ere.
SARA  ESTENSORO ARRESE

EGUZKILOREA

 

Herri handi bateko etxe polit batean Paule izeneko 13 urteko neskatxa bat bizi zen. Paule oso neska alai, zintzo eta ausarta zen, ahizpa bat zuen Kattalin izenekoa, Kattalin ere oso neskato alaia eta dibertigarria zen. Askotan haserretu arren asko maite zuten elkar.

Egun batean Paule eta Katta beraien izeba-osaben etxera joan ziren asteburu pasa, hau ez zen oso maiz gertatzen, izeba osabak oso lanpetuta bizi bai ziren. Izeba enpresa handi baten jabea zen, osaba berriz txirrindulari profesionala. Elkar sarritan ikusten ez zuten arren asko gustatzen zitzaien elkarrekin egotea eta planak egitea. Paulek eta Kattak oso ondo pasatzen zuten izeba-osaben etxean. Izeba osabek libre zuten asteburu batean Otsagabia herrira joatea erabaki zuten, hor bazkaldu eta arratsaldea pasatzera. Behin tripa ongi beteta zutela paseotxo bat ematera joan ziren herriko alde zaharrean zehar.

Lokal polit baina berezi baten ondotik pasatzean lokaleko atea ireki egin zen “txiiiiir”. Egundoko sustoa eman arren, jakin minaren jakin minez eta Miren eta Aitorren erabakiz barrura sartu ziren. Atearen bestaldean “Aker beltz” handi bat zegoen, bere adar oker eta guzti. Honek hurrena esan zien:

-Ongi etorriak gure museora, etorri eta gozatu gure museo eder honetaz - Miren, Aitor, Katta eta Paule txintik esan gabe “Akerraren” atzetik joan ziren.
-Ez ez ez ez ez - esan zuen “Akerrak”.
-Zer gertatu da? - galdetu zion Mirenek.
-Gure eguzkilorea desagertu egin da - erantzun zion.
-Nahi al duzu aurkitzen laguntzea? - galdetu zion Paulek.
-Bai mesedez asko eskertuko nuke zuen laguntza - esan zuen “Akerrak”.

Eta horixe egin zuten, lokaletik atera eta inguruak miatzen hasi ziren. Ibilian ibiliz inguruko basoen barrena abiatu ziren. Luze egon ziren basoan zehar bueltak eta bueltak emanez, haitzulo handi bat aurkitu arte. Haitzuloaren sarrerara gerturatzean Paulek zirrara berezi bat sentitu zuen eta bi aldiz pentsatu gabe barrura sartzea erabaki zuten. Barruan zirela, halako batean, harkaitz handi bat erori zen, haitzuloko atea oztopatuz. Bertan “Basajaunek” idatzitako mezu bat aurkitu zuten, mezuak honako hau zioen:
“Nire haitzulotik atera nahi baduzue nire aginduak jarraitu beharko dituzue, gure jainkosa Mariren arauak jarraituz” hau irakurtzean zur eta lur geratu ziren. Zer kristo gertatzen ari zen?

Osabaren dohain nagusia ez zenez pazientzia inguruak miatuz aurkitu zuen makil handi baten laguntzaz harkaitza sarreratik kentzea lortu zuen. Haitzulotik irtetea lortu zutenean, herrirantz abiatu ziren, amets gaizto hura atzean utzi nahiez, baina ez zuten bueltako bidea topatzen.

Pare bat ordu pasa zuten han hemenka bidea topatu nahian, eta nekatuta errekazulo baten ertzean hartu zuten atseden. Halako batean, emakume ile hori lirain eta eder bat topatu zuten, ilea orrazten. Hasiera batean ezer berezirik nabaritu ez zuten arren, Kattak, ahate oinak zituela konturatu zen.
Bapatean, Lamiak, buelta erdia hartu eta beraiengana hurbildu zen.
-Zuei laguntzera bidali nau Marik- esan zuen lamiak,- badakit non dagoen bila zabiltzaten Eguzkilorea!!
Katta eta Paulek ezin sinesturik begiak igurtzi zituzten baina lamiak han jarraitzen zuen.
Miren eta Aitor berriz, lasaitasun osoz, bere atzetik abiatu ziren eskerrak eman ondoren, a ze erokeria!.
Lamiari jarraika kobazulo berri batera iritsi ziren,
Hau da Mariren etxea, barrura sartu aurretik, arau batzuk daudela jakin behar duzue. Kobazuloan esertzea debekatuta dago baita Mariri bizkarra ematea ere! Gure jainkosa denez errespetua zor bait diogu!
Gauzak horrela, guztiz normala iruditu zitzaien, eta aurrera egin zuten.
Barruan zirela, kobazuloaren erdigunean aurkitu zuten bila zebiltzan ditxosozko eguzkilorea.
Gerturatu eta hartzen saiatu zirenean baino, berunezkoa zirudien, osabak ere ezin bait zuen altxatu.
Orduan konturatu ziren, Mari zutela bizkarrean. Lamiaren aholkua jarraituz, barkamena erregutu zioten Mariri eta aurpegira begira jartzean eguzkilorea arindu egin zen eta altxatzea lortu zuen.

Eguzkilorea eskuetan zutela ziztu bizian abiatu ziren museora, oraingoan itzulerako bidea erraz topatu zutelarik.
Eguzki lorea bere lekuan uztean, Aker Beltza agertu beharrean, zuriz jantzitako pertsona talde bat gerturatu zitzaien. Medikuak ziren, eta ez, ez zen amets gaizto bat, janari-intoxikazio bat baizik!