IZADI FURUNDARENA AGIRRE
ISPILUA
Doinua: Ihes betea
Hamalau urte beteta nago
ispiluaren aurrean,
bi urte luze pasatu ditut
begiratu ezinean.
Orain begiak irekitzean
iltzatuta gorputzean
goitik behera begiratu dut
nor neukan nere parean.
Masail gorriak, sudur luzea
eta txikia gainera,
beti dietan egonda ere
kiloak ziren sobera.
Kirola eta gutxi jatea
izan zen lehen aukera,
bide hortatik heldu nahi nuen
perfektua izatera.
Platerekoa, guztia neurtu
eta ondoren pisatu,
balantzarekin itsutu nintzen,
hogei bat kilo argaldu,
gaizki nengoen, gaixo ta itsu,
baina nola konturatu?
Ingurukoek esan zidaten
behar nuela aldatu.
Lehengo bizitza berreskuratu
ta pisatzen dut gehiago,
nire masailak ikusten ditut
orain askoz beteago,
gorputza berriz, kurba ta guzti
lehen baino ederrago.
Ispiluaren lagun eginda
nago zoriontsuago.