ARAITZ IMAZ DORRONSORO
D Maila
Bertsoa
aipamen saria
Kaixo, Araitz Imaz Dorronsoro naiz, 13 urteko neska beasaindarra.
Andramendi ikastolan ikasten dut eta aurten DBH2 egiten ari naiz. Kirola egitea asko gustatzen zait, eta baita ahal dudan guztietan nire lagun eta familiarekin denbora pasatzea ere. Bertsoak egiten ditut noizbehinka, asko gustatzen zaizkidalako eta bertsolari txapelketak ere ikusten ditut.
Bigarren aldia da Beasaingo Idazlehiaketan aipamen bat jasotzen dudana, eta asko poztu naiz.
Ea gustuko dituzuen nire bertsoak!
NIERE AITON-AMONAK
Doinua: Gizona da zoroa
Jaiotzen garenean
zai egoten dira
ezagutu aurretik
gogo ta desira.
Ibiltzen ikastean
ondotik begira
eskutik eman eta
begitan dizdira.
Txikitako jolasak
ta baita negarrak
begirada konplize
eta irribarrak
ematen dizkigute
bizitzan indarrak,
asetzen dizkigute
ditugun beharrak.
Beraien babes denak
zein oinarrizkoak,
maitasun hitzez beti
aholku gozoak,
gozoki eta pagaz
betez poltsikoak,
ugari diren lezio
ikasitakoak.
Bizitzako unetan
maite ditugunak
egiten dizkigute
politak egunak.
Beraien bihotzetan
duten maitasunak
zoragarriak dira
gure aiton-amonak.