Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

BEÑAT UNANUE SARASOLA

D Maila Bertsoa 2. saria
Kaixo, Ni Beñat Unanue naiz eta 12 urte dauzkat. Zaldibitarra naiz eta betidanik gustatu izan zait bertsoak entzutea. Bertsolari gogoko asko ditut: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi... Beste zaletasun batzuk ere badauzkat: kirolak orokorrean, marraztea, eskulanak egitea (egurrarekin), lagunekin egotea eta abar. Oianguren institutuko (Ordizia) DBH 1eko ikaslea naiz. Bertan proposatu didate parte hartzeko eta bigarren saria lortzeak asko poztu nau!
BEÑAT UNANUE SARASOLA

AITTONA PEDRORI BERTSOAK

 

 Aittona, zuri bertsok idatziz

 pasatu det nik hesia,  

hil zinenean sartu zitzaidan

 nei bihotzean gezia,  

norbaiti tokau behar zitzaion, 

hortxe zegon minbizia,  

zuri halaxe tokau zitzaizun

 nahiz etzendun merezia  

hirurogeita zortzi urtekin  

galdu zenuen bizia.

 

Zure ondoan bizitakoa  

neretzat motxa izan da,  

momentu gehio partekatzea 

gustatuko zitzaidan ba,  

hil egin zinen, bai, aze pena 

hurrengoi emanda txanda,  

zurekin oso goxo egoten  

nintzen egia esanda,  

pentsa nola lo egiten nuen

zuri eskua emanda.

 

Zure argazkiak begiratuta 

aze oroitzapen pila,  

kotxe konponzen ibili zinen

mekanikari abila,  

gizon jatorra eta bixkorra  

txikia eta umila,  

zure ondoan ez zen izaten

ez buila, ez iskanbila,  

ta ze gustora joaten zinen 

Aralarra onddo bila. 

 

Aittona Pedroi bertsok ittea 

atea zait bihotzetik,  

bihurrie ta oso jatorra  

eta bertsok horregatik.  

Ondo moldatu ginen, ederki, 

ni txikie nintzenetik,  

ta zortzi urte pasa zaizkigu 

ia joan zinenetik,

eskerrik asko, aittona Pedro, 

emandako denagatik!