Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Idazlehiaketa

NAIA SARASOLA GAZTAÑAGA

A Maila Olerkia 2. saria
Naia Sarasola Gaztañaga izena dut eta 2006ko otsailaren 9an jaio nintzen Gipuzkoako Tolosa herrian, baina 2 urte nituela Ordizira joan nintzen bizitzera, beraz ordiziarra naiz. Urte bat beranduago, Ordiziako Jakintza Ikastolan hasi nintzen ikasten, eta orain, hemezortzi urte bete berri ditudala, batxilergo zientifikoko bigarren urtea amaitzear nago. Bestalde, kirola egitea oso gustoko dut eta hamar urtez igeriketan aritu nintzen arren, lesio baten arira utzi egin behar izan nuen, eta orain urpekoetan hasi berri naiz. Amaitzeko, txikitatik gustatu izan zait idaztea, baina batxilergoan hasi nintzenean, denbora falta zela eta, zaletasun modura eskribitzeari utzi nion. Halere, euskarako irasleak lehiaketa honetan izen ematera animtzeari esker berriro ere zaletasun berrartu dut.

SEKULA INOIZ

 

 

sekula ez,

inoiz ez

“Nunca Hamas”

 

nire herrialdea okupatu zuten,

harresiz inguratu zuten,

nire etxea kendu zidaten

eta terrorista deitu ninduten

 

inoiz erasotuko ez gintuzketenek

argindarra kendu zidaten,

nire semea erail zutenek,

eta terrorista deitu ninduten

 

misilak erortzean beldur naiz, baina

honezkero nire ikarak

zulatu du hilobi akabaezina

 

nire lurrak sarraskitu dituzte,

halere, herrialde enparauek

begiak ixten dituzte, 

ez ikusiarena egiten dute.

 

Umeak dabiltza jolasean eta

batzuk gorpua daramate,

baina dagoeneko ohituta,

ez ikusiarena egiten dute.

 

Oihu eta tiroketen oihartzunak

dira bertako soinu bandak

eta non daude barre eta algarak?

 

Bonbardatutako ospitalea,

lekurik ez hilerrietan,

herritarron atsekabea,

besterik ez Gazako kaleetan.

 

ez da urduritu nire bihotza

“arma, tiro, pun” entzutean,

besteak darama hilotza,

besterik ez da Gazako kalean.

 

Sekula ez,

inoiz ez

“nunca Hamas”

“ابدا”

“ לעולם לא שוב”

 

eta hori guztia bizita diot:

nor da benetan terrorista?