Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Idazlehiaketa

KEPA ORMAZABAL GALDOS

A Maila Bertsoa aipamen saria
Kepa Ormazabal Galdos naiz, Gabirin bizi naizen 17 urteko mutil bat, eta nere afizio nagusik bizikleta edo futbola izango lieke kirol arlon, baño baita bertsok edota lagunarten eotea ere, besteak beste. Esan genezake ez naizela geldi eotea gustatzen zaion gazte bat, beti gustatzen baizait zerbait eitten eotea, naiz eta deskantsue re gustoa hartzen deten askotan. Azken urte hontan nere amak jasan behar izan don gaixotasun egoera bati zuzendutako bertsok die idatzi nitunak, ahal dan hein baten gure launtza eskaintze arren.

(Z)AMA MAITEA

Halako begi ixtean

inguratu zen gaitz hura

Bizipen latz bat sentikor

ziztada bihotz barrura

Gure gain mina, sua, samina

sentituaz itodura

Bizi berri bat etorri baizen

nahiz inork ez zuen gura

Hasia zen pitzadura.



Harri gogor bat bidean

egin zenuen topatu

Ustekabeko ikaraz

bular barrena zanpatu

Bizi eder bat, libre ta askea

zitzaigunez ta mugatu

Ama-indarra erakutsiaz

aurrerantz zuk begiratu

Izuari aurreratu.



Froga ta kimio artean

murgilduta zeudelarik

Arazotik irten nahian

ez zen soberan indarrik

Elkar laguntza, eginez bultza

ez gendun izan alferrik

Zure kemena, maitea zena

ez zen falta irrifarrik

Inolaz ere bakarrik.



Hamasei astetan zehar

joan zinen borrokatzen

Nahiz eta aurkariaren

armak gogor zizun jotzen

Egunez egun, pausorik pauso

joanagatik xahutzen

Bizi gogoak, eta soroak

ez ziren geratu atzen

Irtenbidea bat baizen.

 

Operatu zinen eta

sofan egon beharrean

Zure geldi egoneza

zen guztion ahopean

Zure bizia, bat ta bikia

bihurtu zen sugarrean

Esku bat botatzeko asmoaz

etorriaz mendatean

Poz ta irrifar artean.

 

Selekti eta karrerak

tarteko ziren honetan

Zure maitasun keinuak

laguntza ziren benetan

Nahiko lan ez zen, esanik ozen

eguneroko trabetan

Etxeko denoi emandakoaz

sentitzen gera zorretan

Diru ez den ordainetan.