Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Idazlehiaketa

MALEN URRETABIZKAIA MATEOS

A Maila Bertsoa 1. saria
Ni Malen naiz, 17 urteko Lazkaotarra. Nire azken urtea da San Benito Ikastolan, baina oraindik ibilbide luzea daukat egiteko pertsonalki eta profesionalki. Nire zaletasunen artean musika, zinema eta lagunen artean egotea dira nabarmenenak. Ea gustatzen zaizuen nire bertsoa!
MALEN  URRETABIZKAIA MATEOS

GORPUTZAREN ARDATZAK

 

Jasoaz mila bat zama

jo dut ispiluarengana

Saiatu arren ez zait gustatzen

bertan ikusten dudana (BIS)

 

Nahi nuke sabel zapala

gorputz lerdena argala

XS galtzetan sartzea

lortzeko nola edo hala (BIS)

 

Inbidi handia dizut

zure gorputzik nik ez dut

Irudi hori nahi nuke baina

ez da argaltzen muxutruk (BIS)

 

Izan lodi ta zabala

edo hezur bistan azala

Duzuna duzula ere berdin du

ez da gorputz ideala (BIS)

 

Objektu baten modura

saltzen naute ni mundura

jendearen kritika guztiak

epaituz nire itsura (BIS)

 

Gorputzaren garrantzia

hain da ta erakargarria

Hezur ta azal bakarrik banintza

non da ordun gizakia? (BIS)

 

Edertasunan esklabu 

esteriotipoen gatibu

Nik aske izan nahi nuke baina

hori egiten ba al dakigu? (BIS)

 

Ez dago konplexurik

ez duen gorputzik

minduko ez zuena

zenbait hitz itsusik (BIS)

 

Saiatuz ea al dedan

ohartu al dudan eran

Nire kiloak baino ez al dago

zure iritzia soberan? (BIS)

 

Belarri gorren antzera

begi itsukin batera

Gorputzak onar ditzagun denok

saiatuz danok batera (BIS)