Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Idazlehiaketa

UNAI EGUREN RETOLAZA

A Maila Bertsoa 2. saria
Kaixo, lagunok: Ni Unai Eguren nauzue, Txindoki Institutuan 2. batxilergoa egiten ari den ikasle zeraindarra. Zaletasunei dagokienez, betitik esku-pilotan ibili izan naiz, baina duela urtebete mendian korrika egiteari ekin nion. Bertsoa ere betidanik izan dugu afizio familian, baina inongo bertso eskolatan aritu gabe. Aitari beti gustatu izan zaizkio bertsoak, zale amorratua da, ni bezala. Bertsoa, azken finean, nire ustez, ideiak hobeto adietazteko era bat dela uste dut. Espero dut COVIDari jarritako hauek zuen gustukoak izatea.

COVIDARI BERTSOAK

Txinan hasi ta mundu osora

lortu zuen hedatzea

ez da erraza ez esplikatzen

hark sortu zuen trantzea

une batean lortu zuena

gizakiak itotzea

Iraun zituen bi urte haiek

hobe mapatik kentzea

 

Birus zitala azkar hasi zen 

kutsatzen jende gehiago

hastapenean gu ondo geunden

lasai hori Txinan dago!

Europan azkar sartu ostean

egin zitzaigun arraro

eta gurera heldu zenean 

orduan  ia akabo

 

Ta uholdea azkar sartu zen 

baita denok  busti ere

ospitaleak egin zituen

osotasunean bere

kaltetuenak izan zirenez

hainbat ta hainbat agure

hilerrietan jarri genitun

malkoz makina bat lore

 

Hamabost egun egin zituzten 

eskola guztiak itxi

hastapenean ezin genuen 

egia zenik sinetsi

baina aspertzen hasi ginenez

azkenean ezin eutsi

kartzelan gisa egon ginen ta

ez degu meritu gutxi

 

 Nola utzi ba aipatu gabe

orduko hainbat momentu

azkenenerako bihurtu ziren

hamaika etxe konbentu 

ta komuneko papelik gabe 

gelditu_ezean kontentu

txakurrak ondo paseatzeko

bazen nahikoa talentu

 

Eta honetan txarren-txarrenak 

osakidetzaren zamak

eta jendeak ezin ulertu 

aditu haien esanak

momentuero moldatu behar 

ospitaletako lanak

ez dakit inoiz eskertu diren

    ordun egindako danak 

 

 

Doinua:  Oh baserritxo