Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

Maddi Escalera Mintegui

F Maila Prosa aipamen saria
Maddi Escalera Mintegi naiz, eta 2014ko urriaren 1ean jaio nintzen. Beasainen bizi naiz, eta Alkartasuna Lizeoko 3. mailako ikaslea naiz. Kirola eta dantza gogokoak ditut, eta baita istorioak entzutea eta asmatzea ere.
Maddi  Escalera Mintegui

ELURRETAKO PANPIN BIHURRIA

ELURRETAKO PANPIN BIHURRIA

Bazen behin familia bat: aita, ama, eta bi alaba. Denak lotan zeuden igande batean, June lehenengo esnatu zen. Leihora begiratu eta elurra ikusi zuen. Korrika bere ahizpa Maddi esnatzera joan zen. Maddi erdi lotan  zegoen eta ez zuen sinistu, baina Junek astindu, eta leihora begiratzeko esan zion.  Beasain zuri-zuri ikusi zuen. Orduan korrika batean gurasoengana joan ziren, eta erabaki zuten mendira joatea elurrarekin jolastera. Trineorekin gora eta behera ibili ziren, elur bolak bota… eta pila bat gauza egin zituzten, baita elurretako panpin bat ere. Elurretako panpina bukatzeko, amak motxilatik azenarioa eta botoiak atera eta panpinari jarri zizkion. Bukatu ondoren etxerako bidea hartu zuten, eta Maddik azkeneko aldiz elurretako panpinari begiratu eta mugitzen hasi zela iruditu zitzaion…

Gauean denak lotan zeudela Maddik logelako leihotik zeozer entzun zuen. Maddi leihora begiratu eta elurretako panpina zela ikusi zuen, irribarrez berari begira. Hau poza! Terrazan jolas eta jolas  ibili ziren beraien abenturak kontatzen, gauza pila bat egin zituzten. Gau osoa esnai pasatu zuten. Eta azkenean Maddi lotara joan zen. Hurrengo egunean Maddik zerura begiratu  eta ikaragarrizko eguzkia ikusi zuen. Balkoia ateratzean elurrezko panpina ez zuen aurkitu eta bila eta bila ibili zen. Urruti-urruti putzu bat aurkitu eta bere barruan bihotz eder bat zegoen. Elurrezko panpinaren bihotza izango zela pentsatu zuen eta poz-pozik hartu eta lepotik zintzilik, gehiago kenduko ez zuen zilarrezko kate batean jarri zuen.