Erlantz Furundarena Agirre
E Maila
Bertsoa
1. saria
Erlantz naiz, hamar urte ditut eta Beasainen bizi naiz. Beasaingo Ikastolan 5. mailan nabil eta nire zaletasunen artean honako hauek daude: futbola, dantza, musika, eskalada, mendia eta irakurketa. Batez ere, fikziozko ipuinak irakurtzea gustatzen zait.
Euskara
Doinua: Badira hiru aste
Gure hizkuntzak Euskal Herrian
frantses, espainol, euskara…
Euskaraz hitz egiten dugunak
askorik ez omen gara.
Eguneroko ohitura txarrak
bota ditzagun sutara,
egunero euskaraz mintzatu,
hori gure erronka da
Gure hizkuntzan behar genuke
euskaldunok batasuna,
ta behin hori lortzen dugunean
eraiki etorkizuna.
Denon artean lor dezakegu
Euskal Herri euskalduna,
inoiz ez ahaztu euskara dela
gure berezitasuna.