Irisgarritasun-tresnak
Doinua: Badira hiru aste
Putin eta Zelenskiren tropak
dabiltza gerra betean,
Esan nahiko nieke mesedez
uzteko dena bakean.
Ez bidali misilak, tankeak
haurrak izanda parean,
eta guztia egiten dute
bakearen izenean.
Samina, beldurra, heriotza
gerra zikinen emaitza,
negozio bat egiten dute
diruarekin, ze latza!
Pobreek beti ikusten dute
plater hutsean ekaitza,
gerrak utzita albo batera
sortu bakearen giltza.
Loinazko San Martin Plaza 1 20200 Beasain
943 02 80 50