ALAIN GOIKOETXEA ITURRIOZ
ITXAROPENA
Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak MIKEL LABOA
ITXAROPENA
Urruti dagoela dirudi,
baina gertu bihotzetan.
Odol asko ikusten da hortik,
hildakoak zerrendetan.
Gauza asko esaten ditugu
badirudi ametsetan.
Hainbat lelo entzuten ditugu,
gehienak gure ahotan.
Buruek guztiaren gainetik
guztiz nahi dute botere.
Beraien helburu bakarra
da dirua ta ohore.
Behin eta berriz, nekerik gabe,
bere astoari arre!
honek guztiak sortarazten dit
amorrua eta haserre!
Ez genuke nahi haruntza joan
nagusi baita beldurra.
Hangoen begirada tristeek
isurtzen dute negarra.
Albistegietan argi dago
zabaltzen duten oharra.
lLaguntza zabalduko diegu,
badute eta beharra!
Egunak eta gauak badoaz,
liskarrak etenik gabe.
Entzuten dugun guztiarekin
denok dugu atsekabe.
Ea gu guztion ametsa den
etorkizun berri hobe.
Onena izango litzateke
gatazkak gerrarik gabe.