Izadi Furundarena Agirre
Dantza
Doinua: Frantses euskaldun bat
Gorputz barruko emozioak
kanpora ateratzeko
yoga, pilates, erlaxazio
bada zer aukeratzeko.
Begiak itxi, arnasa hartu
dena dugu probatzeko
gure bidea egin dezagun
onena aukeratzeko.
Musikaren notak entzutean
gorputza hasten zait dantzan
oin-zangoen mugimendua
erabateko balantzan.
Barruko min, poz ta haserreak
denak nahastuta zebiltzan
musika amaitzen denerako
lasaitzeko esperantzan.
Hemen duzue gomendioa
zuek jartzeko praktikan
gorputza aska eta mugitu
hasi arte izerditan.
Barruan diren sentimenduak
jarri artean kitzikan
eguna ondo amaitutzeko
ez da ezer hoberikan.
Jarri musika ta egin dantzan
nahiko zenukeen moldean
kalean, plazan, antzokietan,
bakarrik edo taldean.
Barruari kasu egiozu
esaten dizun bidean
nota bakoitza marraztuko da
modurik ederrenean.