Kattalin Zurutuza Eskisabel
Irulegiko eskua
Doinua: “Konplize ditut eta”
Irulegin esku bat
topatu omen da
baskoien idazkiak
omen ditu bada
Euskara frogatzeko
froga hemen da ba!
Pozez betea dago
Euskal begirada.
Aurretikan Veleian
laurehun ostraka
ateratzean mundu
guztia bibaka,
adituak seituan
hasita dudaka
Arkeologoentzat
kristoren ataka.
Buztinez zikinduta
omen zen atera
deszifratzea lortu
zen urtebetera
esanahia jakinda
goazen gu batera
gure altxor eder hau
ederki zaintzera .
Argiago daukagu
gu nondik gatozen,
Nafarroko eskua
gugana heldu zen,
jarrai dezagun orain
mezua zabaltzen,
“sorioneku” biziz
aurrera goazen!