Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

BEñAT MAIZ ARTOLA

B Maila Prosa aipamen saria
Ni Beñat Maiz Artola naiz, 15 urte ditut, La Salle ikastetxean ikasten dut eta kirolari amorratua naiz. Igeriketan eta futbolean ibiltzea gustatzen zait eta asteburuan lagunekin irtetea. Gure zirkoko partaidea naiz, monozikloan ibiltzen naiz.
BEñAT MAIZ ARTOLA

SORIONEKUAK GU BEASAINDARRAK

 

Murumendiko haitzuloan, 357 egun igarotzen ditu Beasaindarrak zelatatuz eta plan perfektua zehaztasun osoz prestatuz. Udaberrian, poza eta kolorea ekartzen ditu Beasaingo kaleetara eta irrintzi bakar batez bi aste iraungo dituen akelarreari hasiera ematen dio.  

-Beasaindarrak!!! Aurten ere hemen naukazue festei izugarrizko hasiera emateko! Ospa ditzagun festak errespetuz, eta gurekin ez ditugunak ere izan ditzagun gogoan. Gaindi ditzagun zailtasunak eta gozatu bizitza! Gora Beasain! Gora Beasaingo Loinatz jaiak!

COVID-a dela eta, 2020. urtean, Mari sorgina bere haitzuloan gelditu zen, eta ordutik, Beasaingo festak ez dira berdinak izan. Azken urte hauetako festetan, zaborra, droga edota indarkeria ugari ikusi da. 

-Iki, iki-mili, mili-kili, kili-klik, ikimilikliklik! Alperrik ari naiz! Honek ez du ezertarako balio! Zerbait desberdina egin behar dut! Gauzak berdin jarraitzen dute eta aurtengo festak desberdinak izan behar dira! Bada garaia, elkar zaintzeko eta natura errespetatzeko!

Murumendiko Mari, adarrekin egindako aulkian esertzen da, eguzkipean, bere ile luze eta horia orraztuz eta irudimenari ateak irekiz. Bere lagun Sugarrek ere, inoiz baino tristeago nabaritu du Mari eta arazoari irtenbidea aurkituz, sua piztu eta dantzatzen eta abesten hasten dira. 
-Akelarretan elkartuko gara,
galdutako denboraren seme-alabak
tentaldirik luzeena piztuko da azkenean
odol-beroen erreinuaaaaaan.

Halako batean, Mariri ideia bat etortzen zaio burura, hau da, edari magiko bat sortzea, Beasaingo gaitz guztiak sendatuko dituen edaria alajaina. Horretarako, Sugarrek orain dela urte asko basoan aurkitu zuen esku antzeko bat ekartzen du. Eskua hitzez beteta dago eta aurreko aldean eta letra handiz, zera jartzen du: Sorioneku, araoen eta aztikerien liburua, 1790. urtea.  
-Tira Sugar, utzi tontakeriak alde batera! Bertan liburu hitza azaltzen da idatzita baina, non daude orriak? Ez gaude denbora galtzeko, aurki Beasaingo festak izango dira, beraz mugitu egin behar gara!
-Mari, benetan, esku honek zerbait berezia ezkutatzen du. 
-Ekarri esku hori!
-Hartu Mari, baina kontuz zer egiten duzun honekin!
-Zer egiten dudan? Ikusi, ikusi!

Bat-batean, Marik eskua hartu eta basotik barrena botatzen du. Sugar, hasarre batean eskuaren atzetik joaten da eta gerturatzen denean eskua liburu batean bihurtu dela ohartarazten da. Liburua bere eskuetan hartu eta konturatzerako, orrialde guztiak bakarrik irekitzen hasten dira. Halako batean, liburua 2023. orrialdean irekita gelditzen da. Marik, korrika batean, orrazteari utzi eta Sugarrengana hurbiltzen da. Orrialde horretan jartzen duena irakurtzen saiatzen dira baina ez dira gai ulertzeko. Orrialde horretan, hitz hauek azaltzen dira: tenekebeekiratere, otirtan, eseakari eta eraukon. Eta hitz horien alboan, lore itsurako marrazki batzuk.  
-Sugar, lore hauek ezagunak egiten zaizkit!
-Ez ote dira izango, senda belarrak? -Esan zuen Sugarrek.
-Tira, goazen basora eta aztertu ditzagun. 
-Begira Sugar, hau ez ote da izango?
-Bai, arrazoia daukazu! Astaputza da! Jangarria ez den perretxikua da, baina agian bere barneko hautsek herritarren espiritu eta asmo txarrak uxatuko ditu! Eta horko lora hori? -Asuna da! Hartu hori ere, herritarrak dantzan jarriko baititu! -Esan zuen Marik.  
-Hara, erromeroak ere liburuko antza handia dauka. Bai, kaleak usain goxoz eta garbiaz usaintzeko balioko du. 
-Azkena falta da Sugar, zein izango ote da? Forma kurbatua dauka eta ilargi erdi fin baten antza dauka. 
-Begira Mari! Zuhaitz horretan dago, hosto hori da! Eukaliptoa da! Parranderoentzat sendabelar aparta! Hurrengo eguneko ajea edota eztarriko mina kentzeko aproposa! Hau ere hartu egingo dugu!

 Sendabelar guztiak hartu eta Mari eta Sugar kobazulora joaten dira. Bertan, osagai guztiak hartu eta sutan irakiten jarrita duten lapikora botatzen dute. Elkarri eskuak eman, eta ondorengo sorginkeria esaten hasten dira:
-Abrakadabra etor mirari.
-Abrakadabra bihur sendagarri.
-Abrakadabra egin zorion.

Sendagarria prest zegoenean, Mari irrikaz joan zen probatzera, baina Sugarrek esan zion oraindik ez edateko oso beroa baitzegoen. Edariak kolore berdea zuen, ez zuen oso itsura ona eta zaporez oso mingotsa zen. Edaria hartu bezain laster, orain dela bi urte COVID-ak eragin zizkion ondorio fisikoak eta emozionalak desagertu egin zitzaizkion. 
- Sugar! Funtzionatzen du!
- Ederto! Orain herritarrei nola eman edaria pentsatu behar dugu…
-Badakit! Sorgin lasterkari bat izango naiz. Ehun-milan lasterketan aterako banintz bezala mozorrotuko naiz aurten. 

Beasaingo festak ostiralean hasten dira beti, goizean txupinazoa izaten da eta gaueko 11etan Mariren etorrera. Gauean herriko argiak itzaltzen dira eta herriko plazan akelarre txiki bat egiten dute, suaren inguruan beasaindarrak dantzan jarriz. Herritarrak sorginez jazten dira, partxedun gonarekin, kamixeta beltzarekin, ilea zapiarekin estaltzen dute eta kaleetan barrena ohiu eta irrintzi egiten dute Mari erakartzeko eta etortzeko. 


Hau dela eta, aurtengo festetarako Mariri ideia berri bat bururatzen zaio, bere soineko more luzearen azpitik mendizale ekipazioa janztea. Beasaingo herrian urtero ospatzen dira mendian hiru lasterketa ospetsu, Ehunmilak, G2handiak eta Marimurumendi. Partaideak, kiroleko arropa erosoa, kopetan argia, ura edateko motxila berezia bere tutu malguetarekin, zira, barra energetikoak eta abarrak eramaten dituzte. Beraz, hau guztia soinekoaren azpitik janztea erabakitzen du eta motxilaren barruan ura sartu beharrean, berak egindako sendagarria eramatea erabakitzen du. Era honetan, Mari Beasaingo teilatuetatik barrena, plazan eginiko sura erori bitarte horretan, gonaren azpitik motxilako tutu malgueta atera eta Beasaingo herritar guztiei sendagarria botako die, ondoren festei hasiera emateko.  

Azkenean iritsi da ostirala, urduri dago, oso urduri… Prestatutako arropak jantzi ditu eta edaria sartu du motxilan. Edaria tutu malguetatik ateratzen dela frogatzen du eta bere mozorroa soineko morearen azpitik ezkutuan dagoela ere ziurtatzen du. 
- Abrakadabra etor mirari.
- Abrakadabra egin nazazu hegalari.
- Abrakadabra, abrakadabra…

Mari hegan hasi da, prest dago eta beheruntz hasi da, herritarren irrintziak entzuten ditu eta suaren berotasuna ere soinekoaren azpitik. 
- Aiaiaiaiaiaiai. 
- Badatooor Mari!!!
- Suaaaaa, suaaaaaa!

Pixkanaka eskua soinekoaren azpitik sartzen du eta edari magikoa bere azpian dauden herritarrei isurtzen hasten da. Suaren berotasunarekin, herritarrak ez dira konturatzen zerutik ura erortzen zaiela. Konturatzerako herritarren oihuak gero eta altuagoak dira eta Mariri suaren berotasunak begiak ixten dizkio eta ile horia erretzen hasten dio. Mari sura erortzen da eta suak inoiz baino eztanda handiagoa egiten du, motxilako edari magikoak eraginda. Eztandarekin batera, Mari udaletxeko balkoi nagusian azaltzen da 2023ko aldarria eginez eta festei hasiera emateko:

-Gabon Beasaindarrak! Oraindik ez duzue lortu ni erretzea; hain zaila al da? Azkenean iritsi da hainbeste itxaron dugun akelarreaaaa! 
-Murumenditik ikusi dut irrikaz zaudetela! Badatozte Loinaz Jaiak! 
-Hori bai! Gogora ditzagun aurten gurekin ez daudenak eta lor dezagun festa hau sexu eraso edo beste bidegabekeriez baztertzea, EZ; beti izango baita EZ! 
-Jantzi ditzagun kaleak kolore eta algara anitzez, mintza gaitezen euskaraz, eta izan daitezela festa luzeenak eta oparoenak!
-Beasaindarraaaak! Orain baiiii!
-Has dadila akelarrea! Has dadila festaaaaa! Gora Beasaindarrak! Gora Loinaz Jaiak!
-Aiaiaiaiaiaiaiaiai!