LEO MUJIKA ARRESE
BASKAVIGIN, EUSKAL BALEZALEEN TRISKANTZA
1615. urtea zen, Islandiako mendebaldeko fiordoen aurrean sei balezaleko txalupa bat bere harrapakinaren bila zegoen. Eneko Etxaniz zen txalupa horretan eserita zegoen sei balezaleetako bat. Patroiaren garrasiak jarraitzen, bere giharrek zeukaten indar guztiarekin arraun egiten ari zen. Txaluparen brankan Joanes, arpoilaria, bere arreta guztiarekin zegoen itsasoari zelatan, baleek zerura jaurtitzen zituzten ur zorrotadatako bat bilatu nahian. Ontziak olatuen artean aurrera egiten zuen bitartean, Enekok, haize hotza eta hezetasuna bere artilezko arropa zeharkatzen nabaritu ahal zituen, negua gero eta hurbilago zegoen seinale.
Hiru bat hilabete igaro ziren jada Donostiako portutik atera zirenetik, eta hiru hilabete horietan, atsedenaldi gabe egon ziren baleak ehizatzen. Beraien itsasontzien sotoak, olio-upelez goraino beteta zeuden dagoeneko eta orain; azkeneko baleak ehizatzen ari ziren aberrira itzuli aurretik laster negua iritsiko baitzen. Eta harekin, fiordoan ainguratuta zituzten itsasontziak, izotz artean harrapatuta uztearekin mehatxatzen zuen hotz infernutarra.
Aberrira itzultzearen ideiak herriminez bete zuen Enekoren burua, familiaren eta bere jaiotza tokia zen baserriaren oroitzapen kuttunek, irla bizigabe horren klima ankerra eta bere gorputz adarretan pilatzen zijoan neke ikaragarria ahaztea egin zioten une batez. Baina melankolia une horrek ez zuen gehiegi iraun, Joanesek azkenik, hain luzez bilatzen eramaten zuten harrapakina ikuskatu baitzuen, sardako balea talde oparo bat.
Taldearengandik bereizita zegoen balea bati hurbildu ziren kontu handiarekin, Enekok bere burua biratu zuen arrain erraldoi hori behatu ahal izateko. Tamaina itzeleko animalia zen, isatsetik bururaino gutxi gorabehera 17 bara neurtuko zituena. Neurri horretako balearekin ehundaka upel bete ahalko zituzten. Itsas pizti beldurgarri horri nahikoa gerturatu zirenean, Joanesek arpoi bat jaurti zion bere beso sendoek zuten kemen guztiarekin eta bete betean eman zion bizkarraldean. Baleak arpoia bere azala zeharkatzen auteman bezain pronto, itsasoko sakontasunean murgildu zen, erasotzaileengandik ihes egiteko.
Txalupa txiki hartako eskifaia lasaitasunez bete zen balea uretan murgiltzen ikustean. Beste bale batzuk, askoz erantzun bortitzagoa edukitzen baitzuten arpoituak izatean eta minak erotuta, ontzia atoian eramaten zuten, edo beraien gorputz gargantuarra, arma gisa erabiltzen zuten bere handitasunaren aldean ñimiñoa zen ontzia zanpatzeko. Murgiltzen zen bale bat ehiza motz eta erraz baten seinale zen.
Ontziko gizonak bakarrik gelditu ziren, piztiaren gorputzak mugitutako ur guztia poliki-poliki lasaitzen joan zen, itsasoa baretasunean estalita gelditu arte. Baina balezaleek ondo zekiten lasaitasun horrek ez zuela gehiegi iraun behar eta lehenago edo beranduago, balea gainaldera itzultzera behartua ikusiko zela, memento hori erabiliko zuten lantzez baliatzen piztia nekatuari heriotza ukaldia emateko.
Marinelak aditasunez begiratzen ari ziren inguratzen zituen itsasora, zaurituta utzi zuten Lebiatan horren itzulera itxaroten. Bat-batean, itsasoaren lasaitasuna puskatuz, baleak bere gorputz ikaragarriaren erdia uretatik atera zuen egundoko jauzi batekin. Eneko harrituta gelditu zen ikuskizun txundigarria hori ikusterakoan, balezale bezala eramaten zuen denbora gutxian ez baitzuen ezer antzekorik ikusi. Baina ez zegoen denbora galtzerik, balearen jauziak miresten eta tximista bezain azkar, Joanes balea behin eta berriz erasotzen hasi zen bere lantzarekin.
Lantzaren sastakada mordoa jaso ondoren, piztia nekeak ahitua zegoen, eta azkenik, bere azken arnasa bota zuen zerura jaurtitako odol zorrotada baten moduan. Gorriz koloreztatutako itsaso horren erdian eskifaiak ehizaren bukaera ospatu zuen sagardoarekin topa egiten eta alaitasun osoz abesten. Horren ondoren ehizaki erraldoia soka sendoekin lotu zuten eta itsasertzera eraman zuten atoiean oraindik pozez abesten ari zirela.
Animalia, itsasertzean eraikita zituzten marmitata mugitzez bukatu zutenean, ondo merezitako atsedena hartu zuten. Horren ondoren, gogor lan egiten hasi ziren balearen gorputzeko zati garrantzitsuenak ustiatzeko: soineko finenak egiteko erabiltzen ziren bizarrak eta Europako hiriburu garrantzitsuenak argitzen zituen kalitate goreneko olioan bihurtzen zuten koipea. Haragia bertako biztanleei ematen zieten bertan arrantzatzeko baimenaren truke.
Koipea xaflaka mozten hasi ziren bezain pronto mota guztietako itsas-hegaztiez osatutako multzo bat eratu zen balearen gainean; gorpu erraldoi hori, alferrik galdu ezin zuten otordua zen. Eneko, koipea mozten ari zela, balearen haragia mokokatzen ari ziren hegaztietan jarri zuen arreta. Hegal eta moko multzo horren artean, argi eta garbi ikusi ahal izan zuen gorputz marduleko marikaka bat kaio txiki bati haragi zati itzel bat bortizki lapurtzen. Egoera hori ikusteak, Eneko irla horretan bizi ziren animalia koitaduetaz errukitzea eraman zuen. Hain zuzen ere, bizi baldintza sobera gordinak zituen leku batean bizitzeak eta elkarri lapurtzea, eguneroko zerbaitetan bihurtu zuen beraientzat.
Gogorki lan egiten jarraitu zuten olioa lortzen eguzkia jartzen hasi zen arte. Eguzkiaren azkeneko izpiek sortzen zuten argitasunak erabateko kontrastea egiten zuen marmitetatik ateratzen zen ke ilunezko zutabearekin, marinelak egunean lortutako olioa upeletan gordetzen zuten bitartean. Horren ondoren lo egitera joan ziren gertu prestatua zeukaten txabolara, lan egun emankor horri amaiera ematen.
Eneko txabola baten lurrean etzanda zegoen beste 14 marinelekin, denak pilatuta, pareta makal haiek zeharkatzen zituen haize izoztuaz babesteko. Hiru bat aste igaro ziren haizete izugarri batek fiordoan ainguratuta zituzten ontziak hondatu eta euskaldunak negua Islandian igarotzea behartu zituela. Eneko eta bere eskifaia, Martin de Billafrankaren agindupean, bi zatitan banatu zen negu hilkor hori igarotzeko leku baten bila. Eneko damutasunez beteta zegoen, bera eta bere taldeak orain zeuden txabolaren bidean, arrantzale xume baten etxetik lapurtu baitzuten, goseak bultzatuta. Ekintza horrekin bertako biztanleriarekin zuten harreman ona urratu zuten, baita inguruko herrien sumina piztu ere. Baina beraien ikuspuntutik arrazoitutako zerbait zen, nola biziraun behar zuten bestela ia animalia edo landarerik gabeko lurralde hil horretan ? Enekok orain dela aste batzuk ikusi zuen marikaka gogora ekarri zuen. Eta konturatu zen, irla madarikatu horrek hegaztiaren egoera berdinean jarri zituela bera eta bere adiskideak, lapur zikinetan bihurtu zituela.
Bere burua lasaitzekotan, Enekok damuz betetako pentsamendu horiek burutik atera zituen eta hainbeste bizipen on eman zizkion jaioterria gogoratzen hasi zen. Bere oroitzapenen artean berriz ikusi ahal izan zituen bere haurtzaroko lagun minak eta bere anai-arreba eta gurasoak ere. Irudi kuttun hori buruan zeukala, Enekok lo hartzen ari zela sumatu zuen. Egunak eramaten zituzten ibiltzen eta bere gorputzak zeukan indar guztia orain dela asko agortu zitzaion. Bere begiak poliki-poliki isten ari zirela txabolaren kanpoan bere arreta erakarri zuen hots bat entzun zuen, adiskideei ohartaraztea pentsatu zuen une batez baina logurak bere gorputza menderatu zuen. Horrela, bere familiaren irudia buruan zuela Eneko lotan geratu zen une horretan, mendeku gogoz eta suminez betetako baserritar Islandiarrez inguratua izaten ari zen txabola hartan, sekula esnatuko ez zela jakin gabe.