Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Idazlehiaketa

HELEN HIDALGO REPES

A Maila Olerkia 2. saria
Helen Hidalgo naiz, 16 urte ditut eta batxilergoa egiten nabil Oianguren Ikastetxean. Urdanetako eskola txikian hasi nintzen ikasten eta ondoren Urdaneta eskolara pasa nintzen, Oiangurenen jada 5 urte daramatzat. Ikasketak amaitzean, unibertsitatean hasi baino lehen, bidaiatzea gustatuko litzaidake. Nire aisialdiaz bakarrrik gozatzea gustuko dut baina baita lagunekin egotea ere.
HELEN  HIDALGO REPES

EZ ISILDU ETA KONTATU

 

Bizi naiz baina nola?

Ikusten dut baina zer?

Ezin sentitu esaten duzuna,    

minak astindu neure burua.

 

Zergatik isildu? Zergatik makurtu?

Ispiluan ikusi eta ezin ezagutu.

nor naiz ez jakin, 

zer egin ez dakit.

 

Maite nauzula esan,

baina nork sinetsi?

Hau da zoramena,

ez da nahiko bakea.

 

Garrasiak gauean,

barkamenak goizean.

Animalia etxean,

gizona kalean.

 

Zergatik babestu bere burua ?

Eta zergatik ez nirea?

Kontrolpean nago 

eta ezin pentsatu. 

 

Kaleak morez 

jendez gainezka.

Ni  bakarrik,

laguntza barik.

 

Zauriak barruan,

zauriak kanpoan.

Odola eta malkoak,

hauek bai lagunak.

 

Ausardiari eman eskua 

egin beharreko gauza.

Sentitutakoa kontatu

ondorengoak saihestu.

 

orbainak erakutsi,

bizitakoa zabaldu.

Kateak puskatuz

libre sentitu.

 

Harremanak berhartu,

beldurra galduz.

Zoriontasuna ezagutu,

dudanaz gozatuz 

 

…. eta galdutakoaz ahaztuz.