Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Ongizatea

Babespeko etxebizitzak

Adineko pertsonentzako ostatua da. Independentzia pertsonal egokia dute eta eurek aukeratzen dute erregimen autonomia batean bizitzea, udal teknikariek gainbegiratu eta lagunduta. Zerbitzu honen helburua adineko pertsonen oinarrizko beharrak ziurtatzea da, hala nola, ostatu ematea, mantenua eta arropa. Ostatu ematea eskaintzen duen alternatiba hau bizikidetzako marko komunitario eta normalizatu batean kokatzen da.

Nori zuzendua dago?

  • Beasaingoak diren edo bertan erroldatuta dauden 60 urtetik gorako adineko pertsonei, baldin eta egunerokotasuneko ekintzak modu independentean burutzeko moduko egoera fisiko eta psikikoa badute.