Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Ongizatea

Zaharren Egoitza

Halako egoitza batean, gehienbat, mendekotasun graduren bat duten pertsonak bizi ohi dira, aldi baterako edo modu iraunkorrean. Bertan, garapen pertsonalerako eta arreta sozial eta sanitariorako zerbitzuak eskaintzen dira. Horretarako, prestakuntza espezifikoa duen diziplina anitzeko talde bat dago egoitzan: medikua, psikiatra, gizarte langilea etab.

Nori zuzendua dago?

  • Gipuzkoan erroldatuta eta bertan bizi diren pertsonei, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • 65 urtetik gorako adineko pertsonak izatea, menpeko modura baloratuta daudenak eta baliabide honetarako egokiak direnak.

  • Ezintasunen bat duten pertsonak izatea, eta 20-64 urte bitarteko adina izatea.

  • Buruko gaixotasunen bat duten pertsonak izatea, eta 20-64 urte bitarteko adina izatea.