exportaricaleus
Herri industriala dugu Beasain, industriarekin batera eta neurri handi batean hark sustatuta garatutakoa. Oso nabariak dira denboran hainbeste aldaketa izan dituen paisaia industrial honen eraikuntza eta bilakaeraren berri ematen diguten arrastoak: Igartzako Monumentu Multzoa, Caf, Manufacturas Olaran, langile-etxeak eta beste hainbat aztarna. Igartzako Monumentu Multzotik abiatu eta Beasaingo kaleetan barrena, Caf enpresara iritsi bitartean paisai honen eraikuntza nolakoa izan den azalduko da.
Bisita gidatu hau ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIEN barruan egingo da.
Bisita gidatu : Irailak 26, igandea
Goizeko 11etan
Irteera Igartzako Monumentu Multzoan
Aurren erreserba egin behar da.