Covid 19 gaitzak eragindako egoera dela eta, segurtasun neurriek jende pilaketak eragoztea gomendatzen dutenez, aurten bertan behera geratuko da tradizio honen ospakizuna

Bizi dugun egoerak bultzatuta eta herritarren osasuna babeste aldera, egun hauetan Astigarreta auzoko antolatzaile taldearekin batera hartu du erromeria ez egiteko erabakia Udalak. Azken asteetan izandako berragertzeen ondorioz eta covid 19az kutsatzeko arriskuak eraginda, egokiena eta seguruena Astigarreta auzoko San Gregorio ermitan igande honetan ospatzekoa zen erromeria bertan behera uztea dela erabaki zuten udal agintariek eta auzotarrek.

Honela bada aurtengoan ez da berreskuratutako euskal usadio hau berrituko.

 

SanGregorioermita 2