Egutegia osatzeko burututako argazki lehiaketako sarituekin batera aurkeztu du Udalak datorren urteko egutegia eta iada eskuragarri dago Igunean

Euskarazko udal egutegiak euskararen presentzia bultzatzeaz gain udalerriko ohiturak, tokiak eta jendartea erakustea du helburu

Beasaingo Udalak, ohikoa den bezala, urteko egutegia doan eta euskara hutsean eskaintzen die herritarrei eta gertukoei, hizkuntzaren ezagutza eta presentzia indartze aldera. Honez gain, besaindarren artean harrera ezin hobea duen egutegiak, Beasaingo herriarekin lotura estua baitu. Zeharka beste funtzio batzuk betetzera etorri da azken garaian: helburu didaktikoa edota herriko jendea, zaletasunak, kirola, txokoak, ohiturak, ondarea eta abar ezagutaraztea.

Egutegia eratzeko, Udalak, argazki lehiaketa antolatzen du bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratzeko. 2024ko udal egutegia osatzen duten argazkien gaia “Zahartzaro aktiboa Beasainen” izan da. 

Egutegia osatzeko aukeratutako argazkiak 13 izan dira (aurkeztutako 35etik), azala eta urteko hamabi hilabeteak, eta saritutako argazkien egileak eta jaso duten saria hau izan da: Miguel Angel De las Heras Urquia (iraila -60 euro-), Lourdes Losada Prado (apirila, ekaina -120 euro-), Miguel Cavero Carazo (martxoa -60 euro-), Laura Compains Blanco (otsaila -60 euro-), Fernando Anza Rey (azaroa -60 euro-), Jose Enrique Ripa de Bobadilla (azala, abuztua, abendua -180 euro-), Jose Angel Amuchastegui Esnaola (urtarrila, uztaila, urria -180 euro-), eta Marian Segovia Segovia (maiatza -60 euro-). 

Lehiaketan aukeratuak izan diren argazkietako egileekin batera aurkeztu da egutegi berria eta hemendik aurrera edonork eskuratu ahal izango du Igunean, herritarrentzako informazio eta arreta bulegoan. 

2025rako Beasaingo auzoak

2025ko egutegirako argazki lehiaketaren oinarriak argitaratuta daude eta Beasaingo Udalaren web orrian daude ikusgai. 2025eko egutegirako Argazki lehiaketaren gaia Beasaingo auzoak da. Herri guneaz gain, Beasain hainbat auzo dituen herria da. Horiei guztiei omenalditxo bat egin nahi die 2025eko Udal egutegiak. Hori dela eta, Beasaingo auzoak argazkitan erakutsi nahi dira. Ezaugarri eta fisionomia ezberdinak dituzten auzoak dira, batzuk landa eremukoak, beste batzuk hiritarragoak, bakoitza bere jaiekin berezitasunekin eta nortasunarekin.

Auzoen izaera islatzen duten argazkiak jasotzea da helburua: bertako jendea izan daiteke, bertako jaiak, bideak, ingurune naturalak, eraikinak edo kamerak erakutsi nahi diguna. Hori bai, ezinbestekoa da argazkian Beasaingo zein auzo den ondo ikusaraztea.

Aipatu, Udalak bere webgunean azken urtetako egutegiak euskarri digitalean zintzilikaturik dauzkala edonork ikusi eta eskuratzeko. 

Udal Egutegia 20241

IMG 0327

UDAL EGUTEGIA 2024 DEFINITIVO Baja 1 page 0001