ALKATEAREN AGURRA

 

Bisitari agurgarri horialkatearen argazkia

Ongietorri atari honetara

Sartu eta miatu Beasaingo Udalaren ataria. Ezagutu txoko guztiak eta erabili web-gune honekin eskaini nahi dizkizugun zerbitzuak.

Gure asmoa hori baita, bisitari zein herritar, Beasaingo Udalak eskaintzen dituen zerbitzuen jakitun eta erabiltzaile izan zaitezela zugandik gertu senti gaitzazun.

Izan ere, Udal honen helburu eta jomuga zu zara. Zure beharrak erantzuteko, zerbitzua eta gertutasuna dira eskaini nahi ditugunak. Izan herritar edo kanpotar Udalak dituen baliabideak pertsonen eskura jartzea modurik erraz eta erosoenean.

Horretarako, teknologiak etengabe berritzen ari diren mundu honetan atari hau tresna baliagarria izatea da gure xedea.

Hemen izango duzu gure egunerokotasunen berri. Gure zereginen informazioa, herria ezagutzeko bidea eta nola ez edonon zaudela ere gurekin harremanetan jartzeko aukera.

Gaurko beharrek hala eskatuta, bulego birtuala on-line zabalik behar du egon 24 orduetan. Gure ahalegina bide horretan doa, beasaindarren ongizatearen alde pausoak ematen jarraitzea.

Beraz, aurrera, zure ekarpenak eta iritziak gureganatzeko bide hau urratu eta “nabigatu” geure ontzi honetan. Zure ekarpenak ongietorriak eta lagungarriak izango zaizkigu etengabeko hobekuntzaren bidean.

 

Leire Artola Ugalde

Alkatea