Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bestelakoak

2023ko Udaleko tasen eta tarifen arloan laguntza eskaerak egiteko epea zabalik irailean

2024/08/28

2023 urteari dagozkion ura eta zaborren tasen eta udal kiroldegiko tarifen arloan laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da irailaren 1etik 30era

Beasaingo Udalak, udal tasa eta tarifen arloan eskaintzen dituen laguntzen helburu nagusia ordainketa horiek biztanle talde batzuei eragin diezaieketen karga ekonomikoa arintzea da. Hain zuzen ere, oinarrizko zerbitzu publikoak eskuratzeko udal tasak eta tarifak oztopo ez bihurtzea eta hauek eskuratzeko aukera bermatzea. 

Laguntzak diru-sarrera txikiak dituzten pertsonei, kolektibo kalteberei edo gizarte-bazterketako arriskuan daudenak kontuan hartuz, ur-horniduraren, zabor-bilketaren eta Antzizar kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeagatik tasak ordaintzeko hobari edo salbuespenetara bideratuta daude.

Honela, gizarte berdintasuna eta herritarren ongizatea sustatzea lortu nahi da zerbitzu publikoak eskuratzeko udal tasak eta tarifak oztopo izan ez daitezen.

Laguntzak eskuratzeko baldintzak

. Eskatzailea den pertsonak Beasainen erroldatuta egon behar du eskatzen den zerbitzua erabiltzen hasten den egunean.

. Eskatzailearen bizikidetza-unitateak ez du gainditu behar ezarritako urteko diru-sarreren eta ondarearen muga.

. Ondasun higiezinak (2. Etxebizitza edo lokalak) % 100aren jabetzan edukitzen badira, ez dira laguntza hauek jasoko.

Udaleko tasen arloan laguntzak emateko kontutan hartuko den diru-sarreren (2023koak) baremoa ondorengoa izango da:

- Egindako gastuaren % 100a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak eta ondarea Gizarte Larrialdietarako Laguntzen  urteko diru-sarreren eta ondarearen mugan sartzen badira. Gehieneko zenbatekoa 500 €.

- Egindako gastuaren % 75a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1 eta 1,5  muga artean sartzen badira eta ondarearen muga gainditzen ez badute. Gehieneko zenbatekoa: 400 €.

- Egindako gastuaren % 50a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru-sarrera garbiak  Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1,5 eta 2 muga artean sartzen badira eta ondarearen muga  gainditzen ez badute. Gehieneko zenbatekoa: 300€.

Etxebizitza bakoitzeko eskaera bakarra egin ahal izango da.

Udal kiroldegiko zerbitzuen erabiltzeagatiko tarifen arloko laguntzak jasotzeko kontuan hartuko den diru-sarreren (2023koak) baremoa ondorengoa izango da:

  • Egindako gastuaren % 60a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru sarrera garbiak eta ondarea Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoak urteko diru-sarreren eta ondarearen muga gainditzen ez badute.
  • Egindako gastuaren % 30a jasoko dute elkarbizitza unitateek, baldin eta urteko diru sarrera garbiak Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baremoko urteko diru-sarreren 1 eta 1,5 muga artean sartzen badira eta ondarearen muga gainditzen ez badute.
  • Ekainetik irailera bitarteko tarifak baino ez dira diruz lagunduko.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen urteko diru-sarreren muga, elkarbizitza unitateko neurriaren arabera, ondorengoa da:

  • 1 pertsona: 14.358,99 €
  • 2 pertsona: 18.438,06 €
  • 3 edo gehiago: 20.396,21 €

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen urteko ondarearen gehieneko muga, elkarbizitza unitateko neurriaren arabera, ondorengoa da:

  • 1 pertsona: 20.000 €
  • 2 pertsona: 25.000 €
  • 3 edo gehiago: 30.000 €

 

Eskaerak aurkezteko bideak

Irailaren 2tik 30era. Presentzialki Beasaingo Udaleko iGunean, 9:00etatik 14:00etara, posta arruntaren bidez edo telematikoki, www.beasain.eus 

Informazio gehiago 943 028050 telefono zenbakira deituz.