Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Hitzaldiak -
HITZALDIA: Bertako ikerlari eta ekintzaileak
Ostirala, 24. Azaroa 2017, 19:00

Bertako ikerlari ekintzaileak (Elixabete Aierbe, Maitane Salsamendi, Iñaki Diaz eta Urtzi Aiesta)

Antolatzailea: Lemniskata Zientzia Elkartea

Kokapena: Igartzako jauregian
CURRICULUMAK:

IÑAKI DIAZ (Beasain). Ingeniaritza Industrialean lizentziatura eta doktoretza TECNUM unibertsitatean lortu zituen 2004 eta 2008an. Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua da ere. CEITeko Mekanika Aplikatu departamentuko ikerlaria da “Vision and robotics” taldean. Bere ikerketa arloak honakoak dira: biorobotika, errehabilitazio robotikoa, mekatronika medikuntzan, kontrol haptikoa, autogintza industriarako interfaz haptikoak eta interakzio multisentsorial birtuala.
Nafarroako Unibertsitatean (TECNUM) Ingeniaritza Fakultatean alboko irakaslea da, 2009tik master eta lizentziaturan inpartituz, hain zuzen ere, Irakasle Kontratatu Doktorea Sistema eta Automatika ingeniaritzan.
2017-18an honako gaiak emango ditu: Control of biorobotic devices (MIB), Metrología e Instrumentación (Ing.Gr.), Sistemas de Fabricación Automatizados y Robótica Industrial (MII), Sistemas de Medida e Instrumentación (Ing.Gr.).
Nazioartean hainbat publikazio argitaratu ditu, hainbat patenten jabea da eta hainbat tesi doktoral zuzendu ditu.

ELIXABETE AIERBE (Ordizia) Goi Mailako Ingeniaritza Kimikoa Zaragozako Centro Politécnico Superioren ikasi zuen, 2002 graduatuz, Estokolmoko KTH Royal Institute of Technologyn (Suedia) egonaldi bat egin eta gero.
2005ean, Gipuzkoako hainbat enpresa eta teknologi zentruetan lan egin ondoren, energi metaketa arloan jardun zen.
CENERen hidrogenoa energia metaketa sistema erabilpenerako proiektu berritzaile bati ekin zion. 2007an CIDETEC zentrura joan zen antzeko gaietan lan egiten jarraitzeko: hidrogenoa energía ekoizpenerako eta metaketa sistema modura. Azken 10 urtetan egiaztatze proiektu zein I+G proiektu berritzaileen lidergoa izan du energia metaketa sistema arloan, zehazki ion-litio bateri eta aplikazio anitzetako sistema hibridoetan. Gaur egun, CIDETECeko Energiarako Materialen Unitateko bateri modelatze taldeko liderra izateaz gain, Matematika Industrialeko Masterra egin du (ETS de Ingeniaría Aeronáutica de la UPM) eta Madrilgo Universidad Politécnican bertan Ingeniaritza Aeroespazialean doktoretza egiten ari da.

MAITANE SALSAMENDI (Zerain). Kimika zientzietan lizentziatua eta doktorea (UPV/EHU), cum laude aipamena eta doktoregoko sari berezia lortuz.
Doktoretza aurretik, Strathclyde Unibertsitatean egonaldia egin zuen (Glasgow, Erresuma Batua).
Kimika aplikatua eta material polimerikoak masterduna da(Euskal Herriko Unibertsitatea).
2010ean doktoretza ondorengo Eusko Jaurlaritzako beka lortu zuen. Laguntzak ere jaso ditu Espainiako Gobernueren eskutik.
Hainbat empresa eta ikerketa zentruetan lan egin eta gero (Auxiliar Papelera, IK4 - CIDETEC, Strathclydeko Unibertsitatea), gaur egun POLYMATeko ikerketa taldeetan ari da energía elektrokimikoaren metatzean eta diagnosi molekularrean erabilgarriak diren material polimeriko berrien sintesi eta karakterizazioan.
Masterreko bi ikasleen zuzendaria ere izan da.
Nazioartean hainbat publikazio argitaratu ditu eta hainbat patenteetan parte hartu du.

URTZI AIESTA (Beasain). IKERBASQUE irakaslea da EHUko Informatika Fakultatean eta CNRS ikerlaria Toulouseko IRIT laborategian.
Iruñean ingeniaritza ikasketak egin zituen, eta gero 15 urtez hainbat herrialdetan aritu da ikasten eta ikerlari gisa lanean.
Bere Ikerketa esparru nagusia sareen (komunikazio, garraio, etab.) modelizazio matematikoa da.
AZAROAK24HITZALDIA.jpg