Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Hitzaldiak -
HITZALDIA: "Grafenoa,munduko materialik finena"
Ostirala, 17. Azaroa 2017, 19:00
Kontaktua: Lemniskata zientzia sarea

"Azaroa zientziaroa 2017" zikloaren barruan

 https://issuu.com/lemniskata/docs/azaroa__zientziaroa_2017

Kokapena: Igartzako jauregian
Amaia Zurutuza
HITZALDIAN GARTUKO DUEN GAIA:
Azkenaldian askotxo hitz egin da grafenoaz. Material miresgarria dela esaten dute malgua, sendoa, gardena eta eroale bikaina delako, besteak beste. Pantaila flexible eta tolesgarriak lortu ote daitezke? Eta segundu gutxietan errekargatu daitezken iraupen luzeko bateriak?
Amaia Zurutuza, Graphenea enpresako zuzendari zientifikoak, material honi buruzko kontu interesgarriak azalduko dizkigu: bere aurkikuntzaren istorio bitxia, bere ekoizpen prozesua... Amaia Zurutuzak Polimero Kimikan doktoretza 2002an lortu zuen Britainia Handiko Glasgowko Strathclyde Unibertsitatean. Bere doktoretzan Biodemiku aplikazioetarako polimero berrien ikerketan lan egin zuen. Doktoretzako ikasketak amaitu ondoren, doktoretza ondorengo bi beka egin zituen bi europar proiektutan inpresio molekulardun polimeroen atalean. 2004ko hasieran, Controlled Therapeutics Scotland Ltd.ekin (Britainia Handia) bat egin zuen polimeroetako zientzilari senior modura farmako kudeaketako sistema kontrolatu berrien I+Gn lan eginaz. Bertan egindako lanak farmakoen kudeaketa kontrolerako polimero biodegradagarri eta ezegonkorren 3 patente lortu zituen.
2010eko apirilean Graphenean sartu zen zientzi zuzendari modura.
amaiazurutuza.jpg