- Orokorra, Udazken Kulturala -
XXXIII. ODOLKI-DASTAKETA ETA LEHIAKETA EGUNA
Larunbata, 04. Azaroa 2017, 10:00 - 13:00
10:00 Bertako produktuen azoka
10:00 Odolki pintxo lehiaketa gaztetxoentzat
11:30 XXXIII. Odolki-dastaketa eta lehiaketa
12:45 Odolki pintxo lehiaketaren sari banaketa
13:00 Sari banaketa
Antolatzailea: Beasaingo Odolki Kofradia
ODOLKI PINTXO LEHIAKETAREN OINARRIAK
Azaroaren 4an ODOLKI PINTXO LEHIAKETA egingo da Beasainen. Lehiaketa 10:30ean hasiko da, ordu horretan amaituko da pintxoak entregatzeko epea. Jarraian epaimahaiak pintxoen zaporea, sormena eta aurkezpena baloratuko ditu.
Oinarriak:
- Lehiaketan 10-15 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.
- Izena emateko deitu 943 028 065 telefonora edo idatzi
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera urriaren 27a baino lehen.
- Parte-hartzaile bakoitzak odolki pintxo bakarra aurkeztu ahal izango du.
- Pintxoa prestatuta ekarri beharko da goizeko hamar eta erdiak baino lehen, Gernika Pasealekuan horretarako prestatuta egongo den karpara eta bertan berotu ahal izango da.
- Pintxo guztien oinarrizko osagaia odolkia izango da. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak egokitzat hartzen dituen osagaiak gehitzeko aukera izango du bere pintxoa osatzeko.
- Epaimahaiak zaporea, sormena eta aurkezpena baloratuko ditu.
- Hiru sari emango dira.
- Sariak azaroaren 4an emango dira Gernika Pasealekuan Odolki Lehiaketako sari ematearen aurretik, 12:45ean.
- Lehiaketan parte-hartzeak, oinarri hauek onartzen direla eta epaimahaiaren erabakia onartzen dela esan nahi du.
Kokapena: Gernika pasealekua