- Orokorra, Udazken Kulturala -
XXVI. ERREZIL SAGAR ETA XXVIII. FRUITU ETA BARAZKI LEHIAKETAK
Asteartea, 24. Urria 2017, 09:00 - 11:00
9:00 XXVI. Errezil Sagar eta XXVIII. Fruitu eta Barazki lehiaketak
Ondoren, azokan parte hartzen duen baserritar helduenari omenaldia egingo zaio.
10:30 III. Sagar tarta lehiaketa
Urriaren 24an III. SAGAR TARTA LEHIAKETA ospatuko da Beasainen. Lehiaketa 10:00etan hasiko da, ordu horretan amaituko da tartak entregatzeko epea. Jarraian epaimahaiak tartaren zaporea, aurkezpenaren kreatibitatea eta sagar tartaren itxura baloratuko ditu.
Oinarriak:
- Nahi duenak parte hartu dezake lehiaketan.
- Izen-emateak: 943 028 065 /
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / urriaren 10etik 23ra bitartean edo urriaren 24an 9:00-10:00etara bitartean Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian.
- Parte-hartzaile bakoitzak sagar tarta bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara eta gutxienez 4 pertsonentzakoa izango da.
- Tarta prestatua ekarri beharko da eta urriaren 24an 9:00-10:00etara bitartean Beasaingo Loinazko San Martin plaza azpian aurkeztu beharko da.
- Tarta guztien oinarrizko osagaia sagarra izango da. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak egokitzat jotzen dituen osagaiak gehitzeko aukera izango du tartari originaltasun eta zapore berezia gehitzeko.
- Epaimahaiak zaporea, aurkezpenaren kreatibitatea eta itxura baloratuko ditu.
- Tarta bakoitzak zenbaki bat izango du eta zenbaki hori, itxita egongo den gutun-azal baten gainean idatziko da, barruan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefono zenbakia egongo direlarik.
- Epaimahaiaren dastaketa amaitutakoan, ekitaldira gerturaturiko jendeak tartak dastatzeko aukera izango du.
- Guztira 2 sari egongo dira: bertako baserrietako produktuez osaturiko saskiak.
- Sariak urriaren 24an emango dira 11:00etan.
- Lehiaketan parte-hartzeak, oinarri hauek onartzen direla eta epaimahaiaren erabakia onartzen dela esan nahi du.
Kokapena: Loinazko San Martin plaza azpian