Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
  • Biblioteka

Beasaingo irakurle taldea

 

BEASAINGO IRAKURLE TALDEKO LIBURUAK

Beasaingo irakurle taldeak martxan jarraitzen du. Hilean behin, asteazkenean, Udal Liburutegian biltzen da, arratsaldeko 18:00etan, Aintzane Usandizaga dinamizatzailearen eskutik. Uda baino lehen beste bi saio izango dira:

Maiatzaren 29an "Ni ez naiz Mikel Laboa" komikiaz hitz egingo dute. Kontuan izan behar da komikiaren sorkuntzan parte hartu duen ilustratzailea (Joseba Larratxe) etorriko dela saio honetara, eta parte-hartzaileek berarekin hitz egiteko aukera izango dutela.
Ekainaren 19an, berriz, "Bichta éder" (Eneko Bidegain) eleberria jorratuko da.
Animatu saio bakar batean edo bietan parte hartzera!