Skip to main content
  • Biblioteka

3-5 urteko haurren irakurketa kluba

Irakurketa klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da, Euskal Haur Literatura abiapuntu harturik, dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioetan parte hartzeko.

Saio hauetan helburua bikoitza da. Alde batetik, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten. Bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen dira. Azken batean, helduek seme-alabekin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti daitezen nahi da.

Beraz, garrantzitsua da haurrarekin saiora datorren helduak parte hartzeko jarrera izatea. Saioak euskaraz dira. Hortaz, helduak gutxieneko euskara ulermen maila izan beharko du, saioetan parte hartzeko.  

Honakoak dira egitasmo honekin, besteak beste, lortu nahi ditugun helburuak:

  • Irakurketa ohiturak sustatu 
  • Kalitatezko euskal bibliografia ezagutu
  • Guraso/hezitzaile eta haurraren arteko irakurketa giroa sortu

Saio horietan dinamizatzailea ordubete egongo da ekintza gidatzen.

 Datak eta ordutegiak hurrengoak izango dira:

  • Urtarrilaren 11n (osteguna) / Urtarrilaren 31n (asteazkena)----------17:00-18:00                                    
  • Otsailaren 8an (osteguna) / Otsailaren 28an (asteazkena) ----------17:00-18:00
  • Martxoaren 7an (osteguna) / Martxoaren 18an (astelehena)------- 17:00-18:00
  • Apirilaren 11n (osteguna) /Apirilaren 29an (astelehena) -------------17:00-18:00
  • Maiatzaren 9an (osteguna)/ Maiatzaren 22an (asteazkena) -------- 17:00-18:00

Izena emateko, zapaldu hurrengo estekan eta galdetegia bete ezazu:

https://forms.gle/LhoWVZN21JjsZQ4dA

 Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitez harremanetan Beasaingo Udal Liburutegiarekin: 943 028070