Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Oharrak

Garingo saneamenduaren obrak gauzatzeko desjabetzearen ondorioz alegazioak aurkezteko epea irekita dago

2024/06/14

Garingo saneamenduaren proiektu eguneratuan jasotako obrak onura publikokoak direla deklaratzen da eta obrak egiteko okupatu behar diren titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza, banakatua eta baloratua egiten da desjabetzearen ondorioetarako. 

Desjabetzearen ondorioz kaltetuak izan daitezkeen interesdun guztiek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Alegazioak aurkezteko epea uztailaren 5ean amaitzen da. 

Iragarkia ikusi