Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
IZARREN GAUA MURUMENDIN
Larunbata, 31. Abuztua 2024, 19:00
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Abuztuaren 31n, larunbata, irteera berezia egingo da Murumendira, astronomiaz gozatzeko asmoz. Mandubiko Bentan 19:00etan elkartu eta handik pixkanaka Murumendira igo eta gero, izarrak eta konstelazioak ezagutuko dira Aranzadiko adituen laguntzaz. Bertan igaroko da gaua. 
Bakoitzak beharrezko materiala eraman beharko du (kataloxak, lo zakua, kanpin denda…), eta baita jatekoa eta edatekoa ere.
Igandean Agortara jaitsi eta hamaiketakoa izango da. Gainera, jaiak izanik, goiza bertan pasatzeko gonbita egingo da.
Izen-ematea eta informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

IZARREN GAUA MURUMENDIN

Kokapena: Mandubiako benta