Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Musika -
IGARTZA MUSIKA: TENPORA. AMA
Ostirala, 31. Maiatza 2024, 20:00

KARTELA MAIATZA 31 web

TENPORA

Tenpora  2013an Tolosan sortutako pop eta jazz taldea da, punta-puntako musikariez osatuta:

Hasier Oleaga, bateria

Itsaso Etxebeste, baxua

Juantxo Zeberio Etxetxipia, pianoa eta teklatuak

Beñat Barandiaran, gitarra elektrikoa

Elene Arandia, ahotsa

KONTZERTUA

AMA izeneko diska aurkeztuko digute.

Sei abesti berri dira, sei aukera Tenporaren denborarik gabeko espazioan murgiltzeko, aukera ezin hobea erlojuaren orratzak gelditu, gure egunerokotasunaren abiadura handia tarte batez ahaztu eta soinu leun eta iradokitzaileak nagusitzen diren kantuen tenpo patxadatsuetan lasai murgiltzeko.

“Ama” abestiak leku garrantzitsua betetzen du diskoan; Juantxo Zeberiok familiaren intimitatean sartzeko gonbitea egiten digu eta lirismo handiz kulunkatzen gaitu galeraren minaren eta bizitza partekatuari esker onaren artean.

“Ama” honek doinu, molde eta zentzu ezberdinak hartzen ditu: irria, kaosa, nostalgia, itxaropena, begirada gordeak, laztanak… eta naturaren bidezko erredentzioa.

Lan honekin Tenporako musikariek beren maisutasuna ondo erakusten digute, musikari handiek bakarrik ulertzen baitute benetako emozioen komunikazioan zintzotasunez eta benetakotasunez sakontzea luzimendu partikularren gainetik dagoela.

 

 

 

 

 

 

Kokapena: Igartzako jauregian